‘Nadar’ dokumentala proiektatuko du zine-kluba
Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak emakumeak zuzendutako filmen emanaldiekin aurrera jarraituko du gaur. Bihar “Nadar” tituluko dokumentala proiektatuko da. Emanaldi bi izango dira, Lobiano Kultur gunean, arratsaldeko zazpietan eta gaueko bederatzi eta erdietan. Sarrera doan da. Filma espainiarra da eta Carla Subiranak zuzendu du.
Sinopsia
Carla Subiranaren aitona fusilatua izan zen Gerra Zibila amaitu eta gero. Dokumental honek bidai pertsonala proposatzen ditu, memoriaren galera norbanakoaren identitatearen bilaketaren inguruko hausnarketa eginez iraganaren berreginez. Iragan ezezaguna, ihes egiten duena, egun galdu egiten dena: 1940an fusilatutako aitona, alzehimerrak jota hil zen amona, amak ere gaixotasun berbera duelarik. Izan ere, familia guztiek beren sekretuak dituzte.
Lotutako albisteak
Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean