Ermuak ia 10000 euro bildu ditu, Haiti berreraikitzeko lanetan erabiltzeko

18.03.10
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Ermuarrok 6318 euro eman ditugu Haiti suntsitu zuen lurrikararen kalteei aurre egin eta lurraldea berreraikitzen laguntzeko kanpainari erantzunez. Kopuru horri larrialdietarako laguntza gisa Ermuko Udalak eman dituen beste 3000 euro gehitu behar zaizkio. Bildutako dirua Kooperazio Udal Kontseiluan biltzen diren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen artean banatuko dira: Cáritas eta Fundación Ayuda en Acción, hain zuzen ere. GGKE horiek lurralde hartan gauzatzen ari diren jarduera ezberdinetan inbertituko dute.

Gutxi gorabehera 150 familia ermuarrek dirua eman dute, udaleko Nazioarteko Kooperazio sailak bultzatu zuen Haitiren Larrialdiari laguntzeko plan eta deiari jarraiki. Itxuran Karibeko herri hura berreraikitzeko bildutako dirua gutxi izango dela pentsatu daitekeen arren, ez da hori pentsatu behar, ez baita horrela. Izan ere, bildutakoa nazioarteko kooperazioarentzat aurten dedikatuko dugun aurrekontuaren %10 baita, zeina suntsitutako zonaldeak berreraikitzeko erabiliko den. Berreraikitze lanak hainbat urte jarraian gauzatu beharko dira. Herriko alkate Carlos Totorikak, Udalbatzaren izenean eskerrak ematen dizkie bere emariak bidali eta elkartasuna agertu duten ermuar guztiei,. Agintariak Haitiren egoera gogorra ez ahazteko eskatu digu, hasierako kalteak albiste izaten utzi arren, hango lana etab laguntza beharra luzarorako izango baita.

Aurtengo urtarrilaren 12an Haitik gertatutako lurrikara oso indartsua izan zen, 1770etik izan den bortitzena eta Richter eskalan 7,0 gradu markatu zuena. Lurrikara hori Kuban, Jamaikan, Errepublika Dominikarrean eta inguruko beste herri batzuetan ere sentitu izan zen, bertakoak ikaratu eta hainbat lekuetan ebakuatze prozesuak eraginez. Lurrikararen kaltetuak hiru miloi pertsona izan dira eta, horrez gain, gertaerak herrialde haren garapen sozial eta ekonomikoari izugarri eragin dioelarik, atzerapena sortaraziz.

Lotutako albisteak

Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu
Imagen
02.04.25
Debabarrenaren eskuzabaltasunagatik esker ona agertu du ‘Zaporeak’ GKEak

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan
Imagen
La imagen muestra una parte del cartel
24.03.25
Zaporeak elkartearen VII. erronkari hasiera emango zaio gaur

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan