Herriko denda eta tabernetara, udaberria heldu da!

18.03.10
Gizartea

Herriko denda eta tabernek udaberria ate joka dugula-eta, promozio kanpaina berezia antolatu dute datozen asteetarako. Kanpaina horren bidez kale ikuskizunak, lehiaketak eta erakusleihoei lehentasuna eta horiek urtaro berriaren koloreaz janztea ahalbidetuko da. Sariak oso erakargarriak dira, itsasontzi baten eguna pasatzea kostaldetik eta Wii joko-kontsola bi, hain zuzen ere. Izan ere, udaberria denontzat dator eta ez azalera handiko saltokientzat soilik.

EMOE elkartera bildutakoek izaera orokorreko ekitaldien bidez suspertu nahi dituzte beren negozioak. Aldi berean lehiaketak eta bestelako jarduerak gauzatuko eta erakusleihoei protagonismo edo lehentasun guztia emango zaielarik. Denda, taberna eta kafetegietan lore handi eta urdin batzuen dekorazio bera ikusi ahal izango dugu bakoitzarenarekin batera, eta horien ondoan “goza ezazu udaberria-vive la primavera” leloa. Gabonetan egin bezala, erakusleihoetan elementu mugikorrak ikusi ahal izango ditugu, konposizioei bizia emateko eta merkatal gunea erakargarriagoa egiteko.

Bi lehiaketa, kale antzerkia eta beste hainbat ekitaldi izango dira

Nondik nora? Titulukoa. Martxoaren 15etik apirilaren 11ra bitartean Ermua Zentro Komertzialaren logoa duen beirazko ontzi bat dendarik denda ibiliko da. Denda bakoitzean zazpi egun emango ditu, astelehenetik igandera bitartean. Parte hartu nahi duten pertsonek, ontzi horren ibilbidea jarraitu eta nondik nora doan idatzi beharko dute establezimendu parte hartzaileetan eskura izango dituzten paperetan. Ontziak egindako ibilbidea adierazi beharko dute, gutxienez pasatako eta egondako hiru establezimenduen izenak adieraziz. Jasotzen diren erantzun zuzen guztien artean zozketa egingo da. Saria itsasontzi batean kostaldetik eguna pasatzea izango da, horretara sei pertsona joan ahal izango direlarik.

Marrazki lehiaketa gaztetxoentzat. Etxeko txikienek gehien gustatzen zaizkie erakusleihoa marraztu beharko dute. Marrazkia egiteko laminak doan jaso ahal izango dituzte kanpaina honetan parte hartzen duten establezimenduetan. Establezimendu horiek loreak eta kanpainako leloa agerian izango dute. Marrazkiak edozein establezimendutan entregatu ahal izango dira eta hori egitean gaztetxoek opari bana jasoko dute. Lehiaketan bi sari izango dira, lehena 6 urtetik 8ra artekoentzat eta, bigarrena 8 urtetik 12ra bitartekoentzat. Jasotzen diren marrazki guztiak bildu eta epaimahai tekniko baten laguntzaz saridunak aukeratuko dira. Kategoria bakoitzeko irabazleei Wii kontsola-joko bana emango zaie.

Kanpainari amaiera emango zaio apirilaren 17an, sari banaketa ekitaldiarekin. Horrez gain, egun horretan bertan “Ellas bailan solas” kale antzerkia eta beste hainbat ekitaldi izango dira Orbe Kardinalaren plazan. Kanpaina honek Eusko Jaurlaritzaren babesa eta Ermuko Udalaren diru-laguntza jaso ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan