Txikizkako merkataritzan berrikuntza jardunaldi dibulgatiboa positibotzat jo da
Ermuko Udalako Toki Garapeneko Alorrak txikizkako merkataritzan berrikuntza jardunaldi dibulgatiboa positibotzat jo du. Jardunaldia pasa den asteazkenean (17) 14:30etatik 16:30etara Lobiano Kultur Gunean eskaini zen eta Kepa Jugo Garciak teknikariak dinamizatu zuen.
Jardunaldia egindako lekua jendez beteta egon zen eta bildutako jendearen arabera jardunaldiaren edukia oso interesgarria izan zen. Jardunaldi horren barne, Manuela Gómezek, Bilboko fruta-denda bateren nagusiak eta gerenteak, modu entretenigarrian bere esperientzia izeneko "Manuela Frutategia biluzik. Bezeroa liluratzeko teknikak" eman zuen. Hori horrela, berak nola gauzatu hainbat berrikuntza-ekintza bere dendan azaldu zuen eta bere esperientzia beste motatako dendetarako ere bai balio zuela gaineratu zuen.
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik