Abonatuei eskaintzen dizkien doako zerbitzuak gehitu egin ditu UKEk

23.03.10
Kirolak

Udal Kirol Erakundeko Zuzendaritza Batzordeak abonatuei orain arte kobratzen zizkien hainbat zerbitzu doan eskaintzeko erabakia hartu du oraintsu. Udalaren menpe dagoen erakundearen erabakia PSE-EE-PSOE, PP eta EAJ-PNV taldeko kideen aldeko botoekin eta EB-Berdeak taldekoaren abstentzioarekin hartu da. Hainbat zerbitzu doan eskaintzeko erabaki hori abonatu txartelaren barne biltzen diren zerbitzuen aniztasun eta kalitatea gehitzeko dagoen proposamen plan zabalago baten barne dago. Hori horrela, laster squasha, frontoia, sauna edo lurrin bainua erabiltzeagatiko tasak ordaintzeari utziko dizkiogu UKEren abonatuok. Horrela izango da, legeak ezartzen duen legez erabakiaren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan, Udalbatzak eginiko azken Osoko Bilkuran berretsi baitzuen.

Sauna eta lurrin bainuaren kasuan zerbitzua erabat doan izango da bazkide erabiltzaileentzat, instalazioa zabalik dagoen ordutegian. Aldiz, squasha doan izango da astelehenetik ostiralera goizeko 8:30etatik arratsaldeko lau eta erdietara bitartean eta frontoia 8:00etatik lauretara bitartean. Bilera horretan bertan, Zuzendaritza Batzordeak beste bi erabaki garrantzitsu hartu zituen, lehena 100 metro karratu izango dituen oinarrizko gimnasio berri egokitzea. Gimnasio hori kiroldegiko bigarren solairuan prestatuko da eta bazkideok hori erabiltzea doakoa izango dugu, hilean ezer gehiagorik ordaindu gabe. Eta bigarrena, eskalada zaleentzat rokodromoa egitea Betiondoko Kirol gunean. Hori ere, doan erabili ahal izango dugularik.

UKEren presidenteorde eta kirol zinegotzia den Miguel Ledesmaren esanetan “sauna eta lurrin bainua erabiltzeko tasak ezabatzea neurri garrantzitsua izango da, 16 urtetik gorako 2.400 bazkideei eragingo diena, kopuru hori baita erabili ahal izango duena kiroldegiko nahiz Betiondoko harreran izena emanez”. Agintariak gehitu duenez, sauna eta lurrin bainua erabiltzeko ordutegia orain gutxi luzatu egin da. “Otsailetik sauna eta lurrin bainua goizeko 8:30etatik eguerdiko ordu 1etara eta arratsaldez 4etatik 9 eta erdietara zabalik baitaude astelehenetik ostiralera bitartean. Larunbata arratsaldez baita zabalik dagoenean denboran eta igande goizean”.

Squash aretoa, frontoia, sauna eta lurrin bainuaren tasak kendu egin dira. Doako oinarrizko gimnasio berria eta rokodromo/boulderra prestatuko dira

Aipatu zerbitzuok astean hiru aldiz gehienez ere erabili ahal izango ditugu, “gehiagotan egiteak osasungarri baino kaltegarria izan daitekeelako”, Ledesmaren hitzetan. Zinegotziak erantsi duenez, squasharen eta frontoiaren kasuan ere, bazkideko ordu bete egunean eta bi astean, gehienez ere, erreserbatu ahal izango dugu, guztiok azpiegitura horiek erabiltzeko dugun eskubidea bermatze aldera”. Salbuespen gisa, erabiltzaile batek bigarren ordu bat jarraian erabili ahal izango du, berak hartutakoa amaitu eta ondorengoa hutsik dagoen kasuetan, beti ere, horren berri emanez kiroldegiko harrerako langileei aldez aurretik.

Bestalde, oinarrizko gimnasio berria noiznahi erabili ahal izango da kiroldegia zabalik dagoen ordutegi berean, inolako mugarik gabe. Norberak nahi beste. Ledesmak aditzera eman duenez “UKEk gimnasioa elementuz hornituko du gihar-multzo guztiak landu ahal izateko. Aparatuen artean, abdominalentzako bankuak, horma-barrak, pisuak, luzaketak egiteko esterilak, medikuntzako baloiak, pikak eta ariketa aerobikoak egien ahal izateko bizikletak izango direlarik”.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da