Gaur eta bihar ez da ordenagailurik utziko liburutegian

23.03.10
Udal Liburutegia

Teresa Murga eraikinean sistema elektrikoa egokitzeko gauzatzen ari diren lanak direla-eta, liburutegiak ordenagailuen mailegatzeko zerbitzua eten eta bi egunez bertan behera utzi behar izan du. Lanak orain hilabete batzuk hasita badaude ere, horiek erabiltzaileei eragozpen gutxiena egiteko orduetan egin izan dira. Nolanahi ere, gaur eta bihar entxufeen linea aldatuko denez ez da ordenagailurik utziko, ez baita egongo non entxufatu. Entxufeen linea aldatzen gaur goizean bertan hasi dira, baina “lan korapilatsua eta luzea denez gero, 48 orduz linea kentzea erabaki dugu, segurtasuna lehenetsiz” lanak egiten ari den ‘Egondo’ enpresako arduradunek adierazi digutenez.

Ostegunean ordenagailuen mailegu zerbitzua berreskuratuko da normaltasunez. Nolanahi ere, enpresa esleipendunak iragarri duenez, aurrerantzean ere argindarra behin-behineko izaeraz moztea beharrezkoa izango da. Eten edo mozketa horien berri eta horiek zerbitzuan izango duten eraginaren berri zehatza emango dizuegu aurrerantzean.

Obra horren bidez bi helburu lortuko dira, batetik transformadore autonomo berria jartzea, etenak daudenerako Zinemaren, Haurreskolaren eta Teresa Murgaren eraikinei zerbitzua emango diena. Eta, bestetik, argi, entxufe, eta larrialdietarako zirkuituak berezitu eta banatzea, 2002. urtetik indarrean dagoen Tentsio Baxuko Erregelamendu Elektroteknikora egokitzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte