Kirol kolonia irekien egunak murriztu eta Pazkoa astera aldatu ditu UKEk

23.03.10
Kirolak

Udal kirol Erakundeak (UKEk) Aste Santurako antolatu eta iragarri zituen kolonia irekien egunak murriztu eta Pazkoa asteko lau egunetara aldatu behar izan ditu, familien kontsulta eta eskaerei so eginez eta eskaria igo asmoz. Erakundearen hasierako asmoa zazpi egunetako egitaraua eskaintzea zen, martxoaren 29tik 31ra eta apirilaren 6tik 9ra bitartean, baina izen ematea itxi baino hiru egunetara dozena bat ume besterik apuntatu ez denez, arduradunek egunen eskaintza eta izen ematearen prezioa egokitzea erabaki dute. Hori horrela, lau eguneko kolonia eta jarduerak bazkideentzat 25,55 euro kostatuko dute eta 37,15 euro bazkide ez diren umeen familientzat. Hortaz, egunak gutxitu eta prezioa ere jaitsi eta egokitu egin da, erakargarriago egin asmoz.

Kirol erakundeak kolonia irekiak antolatu ditu 6 urtetik 12ra bitarteko ikasleentzat. Erakundeak 80 plaza eskaintzen ditu eta programa gauzatzeko gutxienez 30 umek eman beharko dute izena. Kirol jarduera piloa aurreikusten dituen proposamena apirilaren 6tik 9ra bitartean, biak barne, gauzatuko da. Egitarau zirriborroak jasotzen duenez ondoko ekintzak egingo dira: patinajea, eskupilota, beisbola, saski-baloi txikia, hockeya, ur jolasak eta boloak, beste jarduera askoren artean. Guzti hori parte hartzaileek Aste Santuko opor dibertigarri eta kirol jarduerez jositakoa igaro dezaten. Izen-emateak hasita daude eta kiroldegian bertan egin daitezke, datorren martxoaren 29ra bitartean. Argibideak ere, bertan eskatu behar dira. Ekimena aurrera ateratzeko gutxienez 30 gaztek eman behar dute izena. Ordutegia goizeko bederatzi eta erdietatik arratsaldeko ordu batak eta erdietara bitartekoa izango da. Izena emateagatik abonatuek 25,55 euro ordaindu beharko dute eta abonatu ez direnek, berriz, 37,15 euro, hurrenez hurren.

Kolonia hauek zazpi egunetan gauzatuko dira eta Lehen Hezkuntzako 1 mailatik 6ngo ikasleentzat pentsaturik daude, “gazteek zazpi egunez beren lagunekin jolastu eta disfrutatu dezaten, gune estalian eta monitore espezializatuen gidaritzapean”. UKEk ekimen hau proposatu du, jakin badakielako, famili ugaritan sarri zailtasunak izan ohi ditugula kideon lan- eta eskola-ordutegiak uztartzeko, batez ere laster izango ditugun opor aldian. Izan ere, ikasleek martxoaren amaieran eta apirilaren hasieran bi astez –martxoaren 29tik 31ra eta apirilaren 6tik 9ra bitartean- ez dute eskolarik izango eta oporretan izango dira. Horrelakoak, makina bat buruhauste eta laguntza eskaerak sortzen dituzte etxebizitza askotan. Horrelakoei aurre egiteko aukera paregabea dugu, orain, ordutegia ongi badatorkigu, behintzat.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke