Toki Garapeneko alorrak bere mikrosite propioa du

24.03.10
Ekonomi Sustapena

Toki Garapeneko alorrak bere mikrosite berria du, zeina webgune koporatibo honen barne txertatzen den. Alorrak kokapen fisiko berriaz gain, bere guneari atal eta eduki berriak gehitu dizkio. Orain arte, Sustapen eta Enplegu alor ohiaren edukiak udalaren webgunearen barne zeuden Enplegu eta Ekonomiakoekin batera. Dena den, alorrak mami eta zeresana nahikoa duenez gero, edukiz gainezka datorkigun atal propiora jauzia egin du. Egitura eta itxura berrian ikusiko dugu goiburuko menuan bi atal ditugula, bata Toki Garapena eta , bestea, Ekonomia. Lehenengoa Toki Garapeneko alorraren mikrosite berrirako sarrera izango da eta, bigarrena, berriz Ekonomia eta Ogasun atalaren edukietara sartzekoa.

Itxura berriari esker informazio erabilgarriagoa aurkezten zaigu, modu antolatuago eta errazago batean. Hasierako orriak mikrositearen aspekturik garrantzitsuenak eta alorra ezagutzeko herritarrok aukeran ditugun beste hainbat biltzen ditu, esaterako nortzuek diren alorreko langileak, horiekin harremanetan jartzeko ditugun bideak, dituzten ordutegiak, instalakuntzak, helburuan eta beste hainbat.

Atal berriaren egitura

Atal berriaren itxura eta egitura jatorrizkoaren Berbera da, horretan oinarritzen delako. Horregatik eta antza izugarri berdina dutelako dira hain zuzen ere, erraz asko identifikagarriak.

Hasierako orrialdeak lau zati nagusi ditu. Eskerrik hasita, goiko aldean alorraren logoa dugu. Horren azpian Enplegua Ermuan izeneko atal berria ageri zaigu. Horretan, Ermuan langabezi egoeran dauden herritarren datuak eta aurreko hilean egindako kontratuen datu eta estatistikak ikusiko ditugu. Bertan, denboran zehar langabeziaren nahiz kontratuen garapena erakusten duen grafikoa ere kontsulta daiteke. Horren azpian beste kaxa bi aurkituko ditugu; batean interesgarri izan daitezkeen txosten eta azterketak eskainiko dizkigu eta, bestean alorrak berak antolatu edo kudeatzen dituen ikastaroak izanik.

Erdialdean beste lau kaxa ditugu, lehenengoa eta modurik luze eta zabalean informaziorik aipagarriena lantzen da. Gainerakoetan Toki Garapeneko alorraren zerbitzuak bildu dira. Hirugarren zutabeak alorrak berriki zabaldu edo ezagutzera eman dituen informazioak biltzen ditu eta laugarren eta azkenean, interesgarritzat jo dituzten beste erakunde edo entitateetako webguneetara joateko loturak edo estekak bildu dira.

  • Argazki honetan Toki Alorra saileko mikrosite berriaren kaptura ikus dezakegu

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du