GPS errezeptoreen erabilerari buruzko bigarren ikastaroa antolatu du Artarraik
Artarrai mendi Taldeak GPS errezeptoreen erabileraren hastapenari buruzko bigarren ikastaroa antolatu du datorren astebururako. Ikastaro hori Balendin Akarregi –Balen edo Mole gaitzizenaz ezagutzen dugun- ermuar eta adituak emango du. Ikastaroa martxoaren 26tik 28ra bitartean gauzatuko da. Ikastaroak hamasei ordu iraungo ditu eta horren barne atal teorikoak nahiz praktikoak landuko dira. Atal teorikoa Lobiano Kultur Gunean gauzatuko da eta praktikak berriz inguruko mendietan egingo dira igande goizean. Aldiz, ostiral eta larunbatean, atal teorikoak jorratuko dira, tresnari eta bere erabilera eta aplikazioei buruzko hastapenak lantzen hasteko (oinarrizko ezagutzak, kartografi kontzeptuak, GPSaren informazio eta datuak, horren aplikazio, erabilera eta programak, eta abar…). Igande goizean irteera txiki bat egingo da herriaren inguruko mendietara praktika errealak egin ahal izateko. Bazkideek parte hartzeagatik 45 euro ordaindu beharko dituzte, eta hamar gehiago elkarteko bazkide ez direnek. Lekuak mugatuak izango dira.
Ikastaroaren helburua ondorengoa da, GPS sistemaren ezagutza eta erabileran, teknologia mota honetan hasiberriak diren pertsonak trebatzea. Ikastaroa natur jarduera eta mendi ingurunean GPS sistemak ematen dituen aukerak barneratzeko oinarrizko kontzeptu eta ezagupenak lortzera bideraturik egongo da. Argibide gehiagorako edo izen-ematea egiteko deitu 638050634 telefono zenbakira edo idatzi artarrai@euskalnet.net posta elektronikoko helbidera. Taldea ostegunera biltzen da ordu betez, zazpi eta erdietatik zortzi eta erdietara, Teresa Murga eraikineko hirugarren solairuko gelan, udal liburutegiaren gainean.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan