‘Vos que sos mi hermana’ dokumentalak emakume zuzendarien zikloa itxiko

25.03.10
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak emakumeak zuzendutako filmen zizkloari amaiera emango dio gaur. Arratsalde eta iluntzean “Vos que sos mi hermana” tituluko dokumentala proiektatuko da. Hirurogeita bi minutu irauten ditu. Emanaldi bi izango dira, Lobiano Kultur gunean, arratsaldeko zazpietan eta gaueko bederatzi eta erdietan. Sarrera doan da. Filma espainiarra da eta Yolanda Olmos Ruizek zuzendu du.

Sinopsia

Nikaraguako emakumeek bizi diren gizartea aldatzeko egiten duten ahalegina kontatuko digute, beren banakako nahiz taldeko borroka ukatu zaizkien guztia lortzeko asmoz. Hitza hartuko duten emakumeak etorkizun justuago eta orekatuago baten aldeko jauzia kontatzeko. Ines, Coquito, Avelina eta Gladys besteak beste, aurrera begiratzen duten emakumeen lekuko dira. Horiek guztiak, irrati baten bidez bizitza duin baten aldeko aldarrikapena egingo dute.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.