Ermuak bat egin du ‘Planetaren ordua 2010 ekimenarekin’ eta udaletxeko argiak itzaliko

26.03.10
Erakundea

WWF erakundeak mundu guztirako egin duen "Planetaren Ordua 2010" deialdiari atxiki eta horrekin bat egiteko erabakia hartu du Ermuko Udalak. Hori horrela, ordu betez Udaletxeko eraikinaren argiak itzaliko ditu bihar iluntzean, zortzi eta erdietatik bederatzi eta erdietara bitarteko tartean. Hirurogei minutu ilunetan, klimaren aldaketari aurre egiteko eta gure planetako ingurumena babesteko eskaerarekin bat etorriz argi eta garbi.

Natura kontserbatzeko xedez mundu osoan lanean diharduen GKE horrek deialdi orokor eta zabala egin digu mundu guztiko milioika biztanleoi bihar iluntzean eta ordu betez argiak itzaltzeko eskatuz, zortzi eta erdietatik bederatzi eta erdietara. Erakundeak antolaturiko ekintza gauzatzeko deirik zabalena egin du eta horren bidez erakutsi nahi du, Copenhagueko akordio urriaren gainetik, guztiok batera zerbait egiteko gauza garela aurre egiteko klimaren aldaketari. WWF Planetaren ordua 2010 ekimenarekin munduko 6000 hiri eta bertan bizi garen mila miloi pertsona inplikatu nahi gaitu, klima aldaketaren ekintzarekin bat gatozela azpimarratzeko. Bihar, 20:30etatik 21:30etara ikus milioika pertsonek elkarrekin egin dezakeguna. Keinu bat, sinbolo bat, mila milioi keinu, klimaren aldeko ekintza globala. Antolatzaileek darabilten leloa ondorengoa da: “Itzali argia, piztu planeta”.

Ermuan Valdespinako Markesaren Jauregi ohia eta egungo udaletxean argiak amatatuko dira ordu betez, aipaturiko tartean. Ekintza honekin klima aldaketari aurre egiteko eta horretan jarduteko beharrari babesa eman eta horrekin bat egiten dela agerrarazi nahi da. Udalak ekimenarekin bat egin eta argiak itzaltzeko deia egin digu herritarroi.

  • WWF erakundeak ''Planetaren ordua 2010'' izeneko ekimena ezagutzera emateko prestatu den irudietako bat

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian