Parrokiak Aste Santurako liturgiak egitarau batean bildu ditu

31.03.10
Gizartea

Aurtengo Aste Santua hastear dago. Pertsona askorentzat hausnarketarako eta otoitz egiteko egunak, eta beste hainbatentzat atseden egunak izango dira. Ermuan ez da prozesiorik izango, ez bizidunen pasiorik ez eta pausorik edo nazarenoz jantzitakorik ere. Nolanahi ere, eliza katolikoarentzat hain egun garrantzitsuak direnez kristau ermuarrek ez diote ekitaldi bereziak ospatzeari uko egingo. Iazkoan bezala parrokiak fededunentzako ekitaldi eta ospakizunak prestatu ditu, horiek programa batean jaso dituelarik.

Parrokiak azken urteetan egindako legez hainbat jarduera antolatu ditu. Jarduerak aurreko ostegunean hasi ziren, taldeko penitentziarekin. Erramu igandeko mezak ere horren barne zeuden. hasi ziren. Nolanahi ere, gauzarik gehienak Aste Santuko egunetan gauzatuko dira, zeinari amaiera emango zaio, Pazkoa igandean. Parrokiak prestatutako egitarau hori, pdf formatoan eskaintzen dugu oso-osorik lasterbide honi eginiko loturaren bidez.

Helduek hainbat jarduera eta ekitaldi izango dituzte, nahi izanez gero behintzat. Datozen egunetarako jarduerak ondoren zerrendatzen ditugu:

  • Hilak 1, ostegun santua
    • 19:00etan: Jaunaren afaria.
    • 22:00etan: Ordu Santua.
  • Hilak 2, ostiral santua
    • 11:00etan: Gurutze bidea.
    • 17:00etan: Jaunaren pasio edo nekaldia
  • Hilak 3, larunbat santua
    • 21:00etan: Pazko-gaubeila.
  • Hilak 4, Pazko igandea
    • 12:30etan. Pazko igandeko meza

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira