‘Promosa’ sozietateak lehiaketa deitu du hirugarren sektorerako Izarra eraikinean 3,3 milioitako lan berriak esleitzeko
Ermuko Sustapen Ekonomikorako ‘Promosa’ sozietate publikoak lehiaketa irekia deitu du hirugarren sektorerako eta enpresa hazitegirako Izarra eraikinaren eraikuntza lanetan aurrera egiteko asmoz. Bi lehiaketen bidez, sozietateak, alde batetik, elektrizitate eta telekomunikazio instalazioak eta su-detektagailu eta energia fotovoltaiko instalazioak eta beste alde batetik klimatizazio, berokuntza, gas, eta garajeen aireztapena instalazioak esleitu nahi ditu. Enkanteek aurreikusi dituen aurrekontuak 1.421.505,99 eurokoa eta 1.892.754,77 eurokoa dira, BEZ barne. Nolanahi ere, lanaren zenbateko hori hobegarria izan daiteke, merkeago eskainiz. Espediente honen iragarkia Europako Komunitateen Egunkarian argitaratu izan da (2010eko martxoaren 30eko alean) eta laster Espainiako eta Euskadiko Buletinetan ere argitaratuko da.
Deialdiari atxiki eta parte hartzeko interesa izan dezaketen enpresek maiatzaren 10erainoko epea izanen dute beraien proposamena aurkezteko. Fatxada eta gainerako lanak egiteko egiteko sei hilabeteko epea ezarri da, zuinketa-akta sinatu eta biharamunetik kontatzen hasita. Lehiaketaren inguruko informazio guztia; baldintza plegu administratibo eta teknikoak, planoak, eta abarrak, lotura bidez eskaintzen ditugu beheko informazio gehiago izeneko atalean.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du