Haurrentzako ipuina euskaraz eta deskontuak, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunez

08.04.10
Udal Liburutegia

Urtero bezala, apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. IBBY erakundeak egun hau ospatzen du Hans Christian Andersen idazle daniarraren omenez, bere jaioteguna baitzen. Urtero herrialde batek idazten du munduko gazteei zuzendutako mezua eta argitaratzen du egun honetarako kartela.

2010. urtean, lan hori Espainari egokitu zaio, kartela Noemí Villamuzarena eta mezua Eliacer Cansinorena izanik. Pertsona hauek OEPLI erakundeak aipatutako eguna ospatzeko antolatu zuen lehiaketa irabazi zuten. Aurten, "Un libro te espera; ¡búscalo!" goiburua aukeratu da.

Ermuko liburutegiak Euskadiko herri liburutegien sareko beste zortzirekin batera hainbat jarduera gauzatuko ditu eguna ospatzeko baina hauek datorren apirilaren 12an egingo dira Aste Santuko jaiegunak eta gero. Hori horrela, datorren astelehenean 17:30etan gure herriko liburutegian "La princesa y el guisante" oinarritutako ipuina "Rolo eta Ilarraren sekretua" ipuinaren proiekzioa eskainiko da. Ipuin hori euskaraz egingo da, hizkuntza horretan sakondu eta praktikaren aukera bat eskaini ahal izateko eta 6 urtetik aurrera haurrentzat izango da.

Deskontuak herriko liburu dendetan

"Xiripot" eta "Maribel" liburu dendek ere bat egiten dute irakur zaletasuna sustatzeko helburuarekin eta, horregatik, apirilaren 12an %10eko deskontua egingo diote haur eta gazte sailetako liburuak erosten dituen eta liburutegiko txartela aurkezten duen bezeroari.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte