EMOEren udaberriko jaia larunbatean ospatuko da

12.04.10
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolatu duen udaberriko jaia larunbatean ospatuko da. Egun berezia izango da, Aste Santuaren eta Pazkoakoaren ostean datorkiguna. Prestatutako egitaraua zabala da eta horren antolaketak Eusko Jaurlaritzaren eta gure Udalaren babesa eta laguntza jaso du. Jaiak kaleko antzerkia, hainbat lehiaketetako sarien banaketa eta Mexikotik datorkigun mariatxiaren musika bilduko du. Jarduera guztiak plazan egingo dira.

Kartelean jasotako egitaraua hau da:

  • 18:30etan: ‘Ellas bilan solas’ antzezlana aurkeztuko dute, Pikor teatro izena duen konpainiak.
  • 19:30etan:Haur eta gazteentzako marrazki lehiaketetako sariak (Wii kontsola bana kategoriako)banatuko dira. Eta naita herritar ororentzat deitu zen “nondik nora” lehiaketakoa (Egun pasa itsasontzi batean).
  • 19:45etan: Mexikotik etorritako “Real Azteca” mariatxiaren emanaldia izango da.

Martxoaren bigarren hamabostalditik ona bazkide diren establezimenduek lora handi eta bereziak dituzte jarrita beren erakusleiho eta ateetan, hasi berri dugun urtaroa iragarri eta horri harrera egiteko xedez. Larunbateko jaiak aipatu kanpaina horri amaiera emango dio. EMOEk horren bidez herrian erosketak egin eta kontsumitzen dugun bezerooi gure fideltasuna eskertu nahi digu. Aspaldi udaberriko jaia ospatzen zen gurean eta hori berreskuratu nahi izan du elkarteak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.