Ogia eta pintxoak egiten ikasteko ikastaroa Berbalagun ekimenean

13.04.10
Euskara

Aste Santuaren ondoren hala herriko udal euskaltegiek nola Berbalagun ekimenera bildutakoek beren jarduerak berreskuratzen dituzte. Hori horrela, aste honetan hasi dira bai Euskara eskolak baita eta euskara praktikatzeko aisi bilera eta proposamenak ere. Berbalagunekoak mintzapaktika saioetara bueltatuko dira eta aste honetarako bi jarduera proposatzen dizkigute. Lehena tribial jokoaren partidekin aurrera jarraitzea. Beraz, ez egin piper, sailkapena gori-gori dagoela gogoratu! Kale egiten duenak, aukera galduko baitu.

Horrez gain, ostegunean hasiera emango zaio ogi eta pintxogintza ikastaroari. Ikastaroak hiru saio izango ditu eta ‘Erretena’ Gastronomi Elkartean gauzatuko, arratsaldeko 7etatik gaueko 9etara bitartean. Lehen saioan ogi, hojaldre, enpanada eta antzeko masak egiten ikasteko aukera paregabea izango dugu. Gainerako bi saioetan pintxo ikaragarri goxoak egiten jardungo dugu. Ikastaroan izena-emateagatik 8-10 euro ordaindu beharko dira, baina gogoratu behar bertan egindako guztia jan ahal izango dugula parte hartzaileok. Beraz, hiru egunez afalduta joango gara etxera! Eman izena lehenbailehen, ikastaroak plaza mugatuak ditu-eta!

Parte hartu nahi dutenek izena emateko 639414205 telefonora deitu, bertara SMS mezu bat bidali edota ermua_berba@aek.org. e-postako helbiderara idatzi dezakete. Aurtengo ikasturterako argazkilaritza digitala, yoga, xaboigintza, pintxogintza eta ogigintza, gorputza eta erritmoa, barre-terapia, txalaparta edota sabel dantza ikastaroak proposatu dituzte. Hilez hil, ekintza interesgarriren bat, non beste batzuk ezagutu eta euskaraz arituz harreman sarea trinkotzeko aukera izango dugun.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko