Errotabarri elkarteko kadeteak asteburuan estatuko eskubaloi txapelketarako sailkatzen saiatuko herriko kiroldegian

14.04.10
Kirolak

Errotabarri elkarteko eta kadete mailako taldeak, estatuko eskubaloi txapelketarako txartela lortzen saiatuko da asteburu honetan bertan. Euskadiko Txapelketaren azken fasea ostiraletik igandera bitartean jokatuko den ligaxka eta partiduetan MA Blanco kiroldegian. Fase finala Euskadiko Ligan dabiltzan eta lehenengo lau postuetan amaitu duten taldeek jokatuko dute. Ermuko Errotabarriko taldeaz gain, laukotea ATL Basauri, Usurbil KE eta Aiala Ostalaritza E. Zarauz KE taldeek osatzen dute. Talde bakoitza beste hiruekin jokatu eta neurtu beharko du sailkapen partida hauetan, emaitza onenak lortzen dituztenek Espainiako Txapelketara pasatzea lortuko dutelarik. Esan bezala, lau taldeak elkarren arteko lehian arituko dira, guztiak guztien kontra jokatuz.

Errotabarri elkartea ilusio handiz bizitzen ari da azken egunak, jakin badakielako kanporaketan honetan emaitza ona lortzeko benetako aukera izan dezakeelako. Izan ere, txapelketa Ermura ekartzea lortu baitute beren taldeko lehenak geratu baitira sailkapenean. Txapelketa etxean bertan jokatu behar denez gero jarraitzaile ermuarren babes eta animoekin kontatzea espero dute. Hori horrela, elkartea Ermuko herriari eta kirol afizionatuaren zaleei dei egin die neska gaztez osaturiko eskubaloi talde honen partidak ikustera joan daitezen. Partidak esan bezala ostiraletik igandera bitartean jokatuko dira.

Asteburuko partida horietan taldeek nola parekatuko diren eta zein ordutan neurtuko diren ondoren zehazten dugu:

  • Apirilak 16, ostirala
    • 18:30etan: Usurbil KE - Aiala Ostalaritza E. Zarauz KE
    • 20:30etan: Ermuko Errotabarri-ATL Basauri
  • Apirilak 17, larunbata
    • 17:30etan: Usurbil KE - ATL Basauri
    • 19:30etan: Aiala Ostalaritza E. Zarauz KE - Ermuko Errotabarri
  • Apirilak 18, igandea
    • 10:30etan: ATL Basauri - Aiala Ostalaritza E. Zarauz KE
    • 12:00etan: Ermuko Errotabarri – Usurbil KE

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira