'Mujeres en pie de guerra' dokumentala Lobianon proiektatuko
Gaur Errepublikaren Eguna ospatzen denez gero, ''Mujeres en pie de guerra'' dokumentalaren proiekzioa antolatu du Emakumeen Asanbladak. Emanaldia Lobianon egingo da arratsaldeko 7etatik aurrera. Sarrera dohainik da. Dokumental hau Susana Koska gipuzkoarrak egin du eta gaur filmari buruz hitz egiteko Lobianon bertan egongo da, proiekzioaren ondorengoko solasaldian parte hartzeko ikusleekin batera.
Herriko Emakumeen Asanbladak agerian jarri nahi du emakumeek izan zuten parte artesa Bigarren Errepublikaren aldarrikapenean. Hori horrela, “gaurkoan emakumeez hitz egitea, ezinbestekoa da oroimenaren ikuspegitik”.
Izan ere, II. Errepublikaren 79. urteurrenean, “Mujeres en pie de guerra” izeneko dokumentalaren gaineko topaketara gonbidatzen dute Ermuko herria. Dokumental honek Susana Koskak egin zuen 2004an, bertan frankismoaren kontra borrokatu zuten 8 emakume miliziarren bizitza erakusten digu. Guzti horiek faxismoaren kontra aritu ziren, ideologia eta jatorri ezberdinak eduki arren. Hasieran Espainiako Gerra Zibilean, Frankoren kontra eta bere diktadurari aurre egiten Filmeko protagonistak Sara Berenguer, Rosa Laviña, Maria Salvo, Rosa Diaz, Neus Catalá, Teresa Buigas, eta Merçona eta Carme Puig Antich ahizpak dira.
Dokumentalaren zuzendariarekin berba egiteko aukera izango dugu. Iraultza denbora horretan emakume horiek askatasunaren alde borrokatu zuten, lorpen handiak eskuratuz. Zoritxarrez, emakumeentzako hain garrantzitsuak izan ziren aurrera pausu horiek frankismoak zapaldu egin zituen.
2000. urtean hasitako proiektu honek, aipatutako dokumentalaz gain, liburua, diskoa, antzezlana eta erakusketa grafikoa barne hartzen ditu.
Lotutako albisteak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du