Betiko ipuinak

14.04.10
Udal Liburutegia

Hans Christian Andersen (1805-1875), autore daniar ezaguna 1805eko apirilaren 2an jaio zen Kopenhage hirian (Danimarkan). Haurrentzat idatzi diren ipuin ezagunen egilea da. Udal liburutegiak apirilean haren ipuinak eta horietan oinarritu diren filmak erakusketa batera bildu ditu.

Andersenek hainbat genero landuz ituen: antzerkia, eleberria, bidai liburua eta beste hainbat. Nolanahi ere ospea lortu zuen haurrentzako idatzi zituen 150 ipuin baino gehiagorekin, horiei esker mundu literaturan handienetakoa izatera iritsiz. Andersenek gaztetxoei zuzendutako idazkera pertsonalaz baliatu zen, ohiko hizkuntza erabili eta gazteen sentimendu eta ideiak adierazten asmatu zuelarik.

Bere ipuin ezagunenen artean ondokoak ditugu: “Ahatetxo itsusia”, "Enperadorearen arropa berriak", “Elurraren erregina”, “Zapatila gorriak”, “Berunezko soldadua”, “Urretxindorra”, “Jostuntxo ausarta”, “Sirenatxoa”, eta abar…Ipuinok 80 hizkuntzatara itzuli dira eta horiek oinarri harturik antzerki, balet, filma, marrazki bizidun, jokoak DKetan, eskulturak eta baita pinturak ere.

Ermuko Udal liburutegiak berrogeita hamar ipuin ditu euskaraz nahiz gazteleraz eta historia horiek oinarri hartu eta marrazki bizidunen zortzi filma.

  • Argazkian udal liburutegiak Andersenen materiala eskaintzeko jarri duen metakrilatozko apal berezitua

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat