Euskararen inguruko ‘Berbetan’ jardunaldiek XI. edizioa prest
Badira hamaika urte herritarrok euskararen inguruan ditugun kezkak argitzeko eta aurreiritziak apurtzeko xedez, Berbetan Jardunaldiak antolatzen dituztela Euskal Birusa Kultur Elkartea, Eskolabarri ikastetxea, Anaitasuna ikastola, Kaltxango AEK euskaltegia eta Udal euskaltegiek. Euskaldunoi zein erdaldunoi zuzendutako hitzaldi sorta hauen bidez, euskararekiko diren gaizkiulertuei, ez-esanei zein arazoei irtenbidea emateko beste herrietako esperientziak nahiz gai hauetan adituak diren pertsonak guregana hurbiltzen dituzte. Oraingoan ere, hasierako helburu horiei heldu guran euren egitaraua prestatu dute antolatzaileek.
Apirilaren 21ean, Joxerra Garzia idazle eta irakasleak ahozkotasunaz eta jendaurreko hizketari buruzko hitzaldia eskainiko du Lobianon kulturgunean arratsaldeko 19:00etan. Joxerra Garzia Garmendia (Legazpi, Gipuzkoa, 1953ko apirilaren 14a - ) euskal idazlea, kazetaria eta EHUko publizitate irakaslea da gaur egun. Euskal Idazleen Elkartearen presidente izan zen 1997 arte. Joxerrak euskararen normalkuntzaren aldeko lanetan lan handia egin du eta iaz Gipuzkoako Aldundiak Anton Abbadia saria eman zion.
Apirilak 28an, Mikel Urdangarin euskara teknikariak Bost gezur borobil hizkuntzei buruz izeneko hitzaldia eskainiko du, 17:00etan gaztelaniaz eta 19:00etan euskaraz. Hitzaldi honetan Euskara, gaztelania eta beste hizkuntza batzuei buruz sekula kontatu nahi ez direnak azalduko ditu. Gizartean errotutako hainbat ideiei buruzko hausnarketa atsegin eta kritikoa.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik