Imagen
Ermuan egingo diren eskubaloiko klinik saioak antolatu ditu Federazioak
15.04.10
Kirolak
Asteburu honetan euskal ligako kadete mutil eta nesken finalak jokatuko dira. Mutilena Eibarren eta nesken Ermuan jokatuko dira, hurrenez hurren. Horren harira, Federazioak apirilaren 17ko larunbaterako 17an, Ermuan jokatuko diren nesken finalak direla-eta batera, bi klinik (adituak dinamizatzen dituzten eta heziketa xede duten saio teknikoak dira) antolatu dira. Hitzaldi hauek Ermuko Lobiano Kultur Gunean -Goienkale, 10ean- egingo dira eta nahi duen pertsona ororentzat zabalik daude, doan baitira. Jarduera hau antolatzen lagundu izan du Udal Kirol Erakundeak (UKEk).
Hau da klinik horien egitaraua:
- Klinic 1 – Goizeko 11:00etatik eguerdiko 12:30etara
- 1 Hizlaria: Juan Antonio García Herrero. Etorkizun oparoa izan dezaketen mutiko gazteen entrenatzailea estatuko federazioan (RFEBM.
- Gaia: Banakako entrenamendu saioen garrantzia, trebakuntza etapen barne.
- Klinic 2 - Eguerdiko 12:30etatik arratsaldeko ordu 2etara
- 2. Hizlaria: Patricia Sosa González. Etorkizun oparoa izan dezaketen neskato gazteen entrenatzailea estatuko federazioan (RFEBF.
- Gaia: Entrenamendu eta irakaskuntza saioen lan-eredu eta edukiak, oinarrizko kirolean.
Lotutako albisteak
Imagen
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira