‘Looking for Eric’ filma proiektatuko zine-klubean

15.04.10
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak aurrera jarraituko du apirileko emanaldiekin. Hori horrela, gaurkoan “Looking for Eric” titulukoa proiektatuko da. Lana koprodukzioa da, Britainia Handia, Frantzia, Italia eta Belgikako ekoizleen artean finantzaturikoa. Filma 2009 urtekoa da eta Canneseko jaialdian epaimahai ekumenikoaren saria jaso zuen. Bere iraupena 119 minutukoa da. Parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira: Eric Cantona futbolari ohia, Steve Evets, Stephanie Bishop, Gerard Kearns, Stefan Gumbs, Lucy-Jo Hudson eta Justin Moorhouse. Emanaldi bi izango dira, Lobiano Kultur gunean, arratsaldeko zazpietan eta gaueko hamar eta laurdenetan. Sarrera doan da.

Sinopsia

Eric Bishop, Manchester hiriko postaria da, futbol-zale amorratua. Bere bizitzan krisi sakona pasatzen ari da. Semeek mota guztietako salerosketetan dabiltza bere begien aurrean; alabak leporatzen dio mailarik ez izana eta bere bizitza sentimentala porrot hutsa da. Lanean giro ona duen arren, horrek ez dio laguntzen goiari eusten. Ezustean arratsalde batean beti miretsi izan duen Eric Cantona futbolari ohia bere etxera bertara joaten da. Cantona Frantziarrak eta Manchester United taldeko izarra izandakoak Ericen lagun egingo da, horren egoera larria ulertuz eta aurrera egiten laguntzeko xedez kontseiluak emango dizkiolarik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.