EMOEren udaberriko jaiak sariak, ikuskizunak eta tabernetan doako pintxoak ekarriko

16.04.10
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) antolatu duen udaberriko jaia bihar ospatuko da. Prestatutako egitaraua zabala da eta horren antolaketak Eusko Jaurlaritzaren eta gure Udalaren babesa jaso du. Jaiak kaleko antzerkia, hainbat lehiaketetako sarien banaketa eta Mexikotik datorkigun mariatxiaren musika bildu ditu.

Egitaraua hau da:

  • 18:30etan: ‘Ellas bilan solas’ antzezlana aurkeztuko dute, Pikor teatro konpainiak. Sinopsia:
    • Bizi ziren zahar-etxetik ihesi berri diren aingeru itxurako adineko bi emakume hiriko kaleetan zehar dabiltza beren gurpil-aulki automatikoetan. Beren zaindariak bila dabiltza, baina adineko bi emakume horiek erabaki bat hartu dute jada: bukatu da bazter batean zokoratuta dagoen trastea izatearen kontua. Oraindik promesak eta ametsak betetzeke dituzte eta beren garaia heldu da.
    • Ametsak izaten jarraitzen duten adineko pertsona guztiei egindako omenaldia da, mundua konkistatzeko prest daudenak beti, trufariak, bizitza trago luzetan edaten dutenak.
  • 19:30etan:Haur eta gazteentzako marrazki lehiaketetako sariak banatuko dira. Eta baita herritar ororentzat deitu zen “nondik nora” lehiaketakoa.
    • Marrazki lehiaketara 60 gaztetxo aurkeztu dira beste horrenbeste lanekin. Guztiak ikusgai daude gaurtik bertatik Horacio Moda, Torrekua kalean zuen dendaren lokaletan. Elkarteak jaso duen erantzunagatik pozik dago eta parte hartzaile guztiei eskerrak eman dizkie. Marraztu zure denda udaberrian lehiaketako irabazle izan dira:
    • 6tik 8 urtera bitartekoetan: Mara Valdivieso, 8 urtekoa eta Wii kontsola jasoko duena.
    • 9tik 12 urtera bitartekoetan: Paula Cruz, 11 urtetakoa, eta Wii kontsola bat jasoko duena.
  • Nondik nora? Lehiaketaren irabazlea. Egun pasa kostaldetik itsasontzian
    • Elkarteko logotipoa dendarik denda ibili da azken lau asteetan eta horren jarraipena egin eta ibilbidea asmatu dutenen arteko zozketan garaile suertatu da: Begoña Zenarruzabeitia andrea.
    • Lehiaketa honek xede bikoitza izan du, batetik, parte hartzaileek ezkutaturiko logotipoa bilatzen dibertitzea eta, bestetik, herriko denden erakusleihoetan fijatzea eta espazio horiei denbora dedikatzea herritarrek.
  • 19:45etan: Mexikotik etorritako “Real Azteca” mariatxiaren emanaldia izango da.

Udabarriko jaiak...doako txorizo pintxoak dakartza

Biharko egunean EMOE elkarteko kide izan eta beren ate eta leihoetan loreak agertzen dituzten establezimenduek doan txorizo pintxoak oparituko dizkiete kontsumizioak hartzera doazen bezeroei. Ekimenarekin bat egin duten tabernak ondorengoak dira: D*Q Mouth, El encuentro, Ertz, Irulitxa, Kisska, Secretos, Titanic, Torrekua, Yomy eta Zabal.

  • Argazki promozional honetan Pikor taldeak antzeztuko digun ''Ellas bailan solas'' obraren unea ikus dezakegu
     

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan