Haur litetaturako tabuak aztertzeko tablera emango Txabi Arnal idazle ermuarrak

16.04.10
Udal Liburutegia

Txabi Arnal idazle ermuarrak haur literaturako hainbat tabu aztertuko ditu hitzaldi-tailer batean. Ekimena datorren asteartean, hilak 20an, egingo da Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko hiruak laurden gutxiagotan. Ekimena udal liburutegiak antolatu du eta oso aproposa da haurrekin harreman zuzena duten pertsona guztientzat, hots: guraso, irakasle, aitona-amama, eta abar.

Hitzaldi horretan Arnalek tabutzat jotzen diren hainbat gai haurrentzako liburuen bidez egoki tratatzeko moduak aztertuko ditu (gerra, heriotza, sexua, jazarpena, gaixotasun psikikoak, eta abar). Gai guzti horien trataera jorratuko du, arreta berezia jarriz politikoki zuzen egiteko moduetan, naturaltasunean eta estetikoki zaindu duen edizioetan oinarrituz.

Saioan zehar idazleak hainbat ipuin erakutsi eta analizatuko du, horien testu eta ikonoetan erreparatuz, tabuak tratatu eta horiek gainditzeko erabili dituzten moduak agerian jartzeko. Horrez gain, gai honen inguruan eta Eibarko liburutegiarekin elkarlanean prestatutako irakurketa gida berezia ere aurkeztuko da. Gida horrek tabuak tratatu dituzten haur literaturako hainbat ale zaindu eta bereziak biltzen ditu eta bere xedea haurrekin jarduten duten pertsonei orientatu eta baliagarri izatea da.

Txabi Arnal jaiotzez ermuarra da. Haurrei zuzendutako hainbat lan argitaratu ditu publiko horrentzat argitaratzen dituzten hainbat etxeekin, irakurleen harrera oso ona eta ospea lortu duelarik. EHUko irakaslea da eta Arabako campusean lan egiten du, irakasle-eskolan.

Hitzaldi-tailer honetarako dauden plazak mugatuak daudenez gero, parte hartu nahi duten guztiek aldez aurretik izena eman beharko dute. Horretarako udal liburutegiko 943 179212 telefonora deitu edo bertako e-postako biblioteca@udalermua.net helbidera idatzi beharko dutelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte