2010eko udan ume sahararrak herriko etxeetan hartzeko kanpaina hasi da
Saharar herriari laguntzeko plataformak eta udal honek kanpaina berri bati ekin diote udan Saharako umeak etxean hartzeko programarekin bat egin nahi dituzten familiei dei eginez. Aurtengoan kanpaina hori indartu egin dute, ekimenaren xehetasunak modu sakonagoan ezagutzera emateko eta umeak hartuko dituzten familien kopurua handitzeko xedez. Azken asteburuan Plataformak herritarrei zuzeneko informazio ematen hasi da, Oporrak Bakean ekimenaren zehaztasunak sakonkiago ezagutzera emateko eta familia parte hartzaileen kopurua handitzeko xedez. Larunbatean Zubiaurren mahai informatiboa jarri eta Saharako herriaren artisau produktuak saldu zituzten, arratsaldeko 6etatik 9etara bitartean. Aste honetako larunbatean ere, berdina egingo dute.
Uztaila eta abuztuan “Oporrak bakean” izeneko programarekin bat egin eta izena eman dezatela eskatu du plataformak. Kanpaina horren euskarri gisa, hiru orriko elebiduna prestatu dute, zeina jada banatzen hasi diren. Programa hori honetan datza, uztaila eta abuztuan zehar 8 urtetik 12ra bitarteko adineko ume bat etxean eta familian hartzea, horretarako egin beharrekoa gauza bakarra ‘etxekoa bailitzan tratatzeko eta zaintzeko konpromisoa’ adieraztea da. Plataformak eta udalak beren esker ona adierazi diote Ermuko herriari aurtengoan elikagaiak biltzeko egindako laguntza deiak oso erantzun zabala eta ona jaso duelako. Oraingoan, berriro ere, Ermuar guztiengana jotzen dute algeriar basamortuko lekurik babesgabeenean -Tindufen- horrenbeste sufritzen ari den herri horrekiko beste elkartasun adierazpen berri bat eskatzeko. Izena emateko edo argibide gehiago jaso nahi duten guztien, maiatzaren 10era bitarteko epea dute, egun hori azkena izango baita.
Programa honek dituen jomuga nagusiak hainbat dira. Batetik, gaztetxoak udan basamortuan izaten diren baldintza gogorrak jasan behar ez izatea, tenperatura 50gradura ailegatzen baita. Bestetik, umeak elikadura eta asistentzia mediku egokia izan dezatela –inolako gabezia edo mugarik gabe-. Eta azkenik, bizitzeko beste modu bat ezagutu eta herrien arteko adiskidetasun loturak sendotzea. Esperientziaren nondik norakoak jakin nahi dituztenek bi aukera dituzte; udaleko 943 17 91 46 telefonora lanorduetan deitzea eta Tererekin hitz egitea edo, 690 910 674 telefonora edozein momentutan deitzea eta Mireiarekin hitz egitea.
Lotutako albisteak

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu

Ohiko saioa izango eta 19:00etan hasiko da, gai-zerrendan dauden hamalau puntu jorratzeko