Aurpegiko azala zaintzen ikasteko tailerra egingo Lobianon
Aurpegiko azala zaintzea oso garrantzitsua da, nahiz eta sarri ahaztu egiten dugun. Horregatik eta aurpegiko azala egokiro garbitzen eta hidratatzen ikasteko tailerra egingo da Lobiano Kultur Gunean aste honetan bertan. Tailerrak saio bi izango ditu, lehena bihar egingo da arratsaldeko zazpietatik aurrera. Bigarren saioa berriz ostegunean ordu berean. Saioen iraupena ordu betekoa izango da. Tailerra doakoa izango, baina parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, taldeetan zortzi lagun besterik ez baita onartuko. Saioak Lobianoko A eta B tailer-aretoetan egingo dira.
Tailer horri jarritako titulua:aurpegiko azalaren zaintza da: azala ongi garbitzeko jarraibideak, nola eta zein ordenetan erabili produktuak, eta abar… Laburbilduz, jakin beharreko guztia aurpegiko azal osasuntsu eta distiratsua izan dezagun. Tailerrotan parte hartzeko interesa duten pertsonek Lobianon bertan eman dezakete izena, edo bestela bertako 943 70 87 00 telefonora deitu edo honako posta helbidera idatzi: oij-gib@udalermua.net.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan