Kulturak urteko bigarren hiruhilabeteko tailerrak iragarri eta izen-ematea ekingo hasi du

20.04.10
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak Lobiano Kultur Gunean aurtengo bigarren hiruhilekoan egingo dituen tailerrak aurkeztu ditu. Eskaintza irekia da eta herritar orori zuzentzen zaio. Izen emateak egiten bihar hasiko dira eta apirilaren 30era artean edo dauden plazak bete artean zabalik mantenduko. Izen-emateagatik ordaindu beharreko kopurua ezberdina da, orduen eta eginkizunaren arabera. Garestienak 27 euro balio ditu eta merkeenak, aldiz, 15 euro. Nolanahi ere, langabetu, ikasle eta gazte txartelaren titularrek deskontuak izango dituzte. Kultura alorrak proposamena ezagutarazteko kartela argitaratu du. Kartelean Lobianon egingo diren hiru tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi, zeinak maiatzetik ekainera bitartean gauzatuko diren. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700) egin daitezke astelehenetik ostiralera, goiz nahiz arratsaldeko ordutegian.

Programatutako tailerren zehetasunak:

  • Astelehena: Maiatzaren 3an hasi eta ekainaren 28an bukatuko den eskulanen tailerra, 18 ordu iraungo dituena. Ordutegia: arratsaldeko 7etatik gaueko 9etara. Birzikletak egiteko tailerra izango da, etxean bueltaka ditugun objektuak dekoratu eta aldatzekoa erabiliko dena. Prezio orokorra 27€ dira eta deskontua izan dezaketenentzat (langabetu, ikasle eta poseedores/as de Gazte Txartela) 18 euro. Lobianoko tailerren A eta B aretoetan egingo da.
  • Asteartea: haur jaioberriei masajea ematen ikasteko tailerra. Maiatzaren 4tik uztailaren 6ra bitartean, 10 orduz. Ordutegia arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Tailerraren helburua ukimenaren bidez jaioberriekiko harremana sakontzea. Tailer hau 24 hilabetera arteko haurren gurasoentzat pentsatuta dago. Izen-emateak 15 euro balio ditu eta bost gutxiago deskontua dutenentzat. Lobianoko dantza aretoan emango da.
  • Asteartea: Maiatzaren 4tik ekainaren 1era bitartean 10 orduz gauzatuko den aroma-terapiako tailerra egingo da, arratsaldeko 7etatik iluntzeko 9etara bitartean. Aroma-terapiari hurbiltzeko eta hastapeneko tailerra izango da, horren efektu terapeutikoaren inguruko ikuspuntu orokorra emango delarik. Izen-emateak 15 euro balio ditu eta bost gutxiago deskontua dutenentzat. . Lobianoko tailerren A eta B aretoetan egingo da.

Lotutako albisteak

Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena