Atzerritarrentzako bulegoak Bizkaia ordua aldez aurretik telefonoz hartzeko sistema ezarri du

20.04.10
Gizartea

Bizkaiko Lurralde Historikoan dagoen Atzerritarrentzako Bulegoak telefonoz aldez aurretik ordua hartzeko sistema berria ezarri du, Gobernuaren Azpiordezkaritzako prentsa kabineteak ohar baten bidez iragarri duenez. Ohar horretan aditzera ematen da “sistema berria apirila honetatik bertatik abian dagoela eta horren berri interesa izan dezaketen pertsona guztiak jakinaren gainean jartzeko ematen dutela”. Aipatu bulego horren zerbitzuak erabiltzeko beharra duten guztiek bulegoko 944 509 434 telefono zenbakira dei dezakete ordua aldez aurretik hartzeko, beraien erresidentzia baimena bideratze aldera. Sistema berri honen bidez, txandaren zain egonez sortzen ziren ilarak ezabatuko ditu eta jada ez da egunean bertara joan eta txanda hartu beharrik izango.

Nolanahi ere, informazio orokorra eskatzeko edo agiriak entregatzeko ez da telefonoz aldez aurretik ordua hartu behar izango.

Aipatu ohar horretan adierazten denez, “sistema berriak etorkinei arreta egiteko denborak murriztu, aukerak erraztu eta eskabideok izapidetzeko kalitatea gehituko” duela. Orain artean txanda egokitu artean zain zeuden erabiltzaileez sortzen ziren ilarak ekidinez”.

Azkenik, oharrean iragartzen da, “laster aldez aurretiko txanda ere internet bidez ere hartu ahal izango dela, sistema berri horren osagarri”.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.