Euskarak dituen erronkez hitz egingo du Gartziak gaur, Berbetan jardunaldien lehen saioan

21.04.10
Euskara

Euskararen inguruko gogoetak sustatzea helburu duen Berbetan jardunaldiek hasiera emango diote gaur bere XI. edizioari. Lehenengoan Joxerra Gartzia idazle eta irakaslearen hitz eta hausnarketak entzuteko parada emango digu. Honek ahozkotasunaz eta jendaurreko hizketari buruzko hitzaldia egingo du Lobianon kultur gunean arratsaldeko 19:00etan. Bere hitzaldiari jarritako titulua Zer (kristo, arraio, demontre) egin behar dugu euskararekin? da.

Joxerra Garzia Garmendia (Legazpi, Gipuzkoa, 1953ko apirilaren 14a) euskal idazlea, kazetaria eta EHUko publizitate irakaslea da gaur egun. Euskal Idazleen Elkartearen presidente izan zen 1997 arte. Joxerrak euskararen normalkuntzaren aldeko lanetan lan handia egin du eta iaz Gipuzkoako Aldundiak Anton Abbadia saria eman zion.

Zortzi egun geroago, Mikel Urdangarinen txanda izango da. Euskara teknikariak Bost gezur borobil hizkuntzei buruz izeneko hitzaldia eskainiko du. Bi saio egingo ditu, lehena apirilaren 28ko arratsaldeko 17:00etan gaztelaniaz eta bigarrena, bi ordu beranduago, 19:00etan euskaraz. Hitzaldi honetan Euskara, gaztelania eta beste hizkuntza batzuei buruz sekula kontatu nahi ez direnak azalduko ditu. Gizartean errotutako hainbat ideiei buruzko hausnarketa atsegin eta kritikoa.

Berbetan jardunaldien antolatzeile dira Euskal Birusa Kultur Elkartea, Eskolabarri ikastetxea, Anaitasuna ikastola, Kaltxango AEK eta Udal euskaltegia.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik