PicoCricket: gora sormena!

21.04.10
Udal Liburutegia

Hamar urtetik hamaseira arteko adina baduzu eta objektuei mugimendua eman, horiek argia edo soinua izan dezatela nahi baduzu, leku aproposean zaude. Gara ezazu zure sormen ahalmena eta ikas ezazu objektuak automatizatzen. Toki Garapen Alorrak gazteentzako tailerra antolatu du, non kreatibitate gaitasuna garatu ahal izango duten teknologia berrien laguntzaz eta modu dibertigarrian. Tailer hori udal liburutegian egingo da datorren asteartean, -apirilaren 27an- eta saio bi izango ditu. Lehenengoa 10 urtetik 14 bitarteko gaztetxoentzat izango eta lau eta erdietatik seietara bitartean gauzatuko. Bigarrena, segidan egingo da 6etatik zazpi eta erdietara bitartean, 14 urtetik 16ra bitarteko neskato-mutikoekin.

Tailer horretan udal liburutegiko ordenagailu eramangarriak eta PicoCrikect izeneko programa erabiliko dira. Horiekin oinarrizko objektu eta makina dibertigarriak eratuko dira, zeintzuk elkarri eragingo dioten, buelta eman, argiak piztu, soinuak egin eta elkarrekin komunikatu ahal izango duten. PicoCrikect programa Lego izeneko jostailuan oinarritzen da, nahiz eta maila eta eremu artistikoago batean jardun, argiak eta soinuak erabiltzen baititu.

Ekimena interesgarri baderitzozu eta parte hartu nahi baduzu, eman izena udal liburutegian, bertako 943179212 telefonora deituz edo bertako biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatziz apirilaren 26a baino lehenago. Lekuak mugatuak dira.

Jarduera hau Interreg IV B Sudoe programari esker finantzatuko da.

  • Argazkian PicoCricket ekimeneko web gunearen hasierako orria ikusten dugu

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte