Toki-Garapenari dedikaturiko astean hausnarketa egingo krisiak sektore ekonomiko ezberdinetan izandako eraginaz eta etorkizun hurbileko erronkaz

23.04.10
Ekonomi Sustapena

Udal Toki Garapen alorrak astelehenean hasiko diren 2010eko Toki Garapen jardunaldiak eta bere egitaraua aurkeztu ditu. Jardunaldi horien barne berrikuntza eta enpresa izpiritua sustatzeko ‘Juan Torres’ lehiaketako sariak banatuko dira. Aurtengoan, alorrak hausnarketa egin nahi krisiak sektore ekonomiko ezberdinetan izandako eraginaren inguruan. Helburua etorkizunaz hitz egitea da, sektore horietan sumatzen diren tendentziak eta dauden garatzeko moduak, egoera berri eta aldakorrari aurre egiteko.

Aste eta jardunaldiei hasiera emango zaie astelehenean. Eguna enpresa berriei ekin nahi dieten pertsonei zuzenduko zaie. Egun horretan norbere enpleguari ekiteko ditugun baliabide eta eraikinak erakutsiko dira eta teknologi sektorearentzat altxatzen ari den eraikin berria aurkeztuko. Asteartean, PictoCriketeko tailerrak egingo dira haur eta gazteentzat. Ekimenari 10 urtetatik zientzialari titulua jarri zaio.

Asteazkenean –hilak 28an- gure udalak herrian zuntz optikoko sarea egiteko abian jarri duen proiektua aurkeztuko da. Horren barne, asmoa dago herritarroi 100 megako abiadurako izango duen interneteko konexioa eskaintzea, hainbat zerbitzu berriekin batera. Osteguna eraikuntzari dedikatua egongo da eta horretan udalak obra publikoko makineria erabiltzen eta mantentzen ikasteko duen eskolaz sakonduko da. Horrez gain, ingurumenaren iraunkortasunari buruz alorrak egiten diharduen lana eta material berrien tendentzia ere hizpide izango dira. Ostiralean, eguna automobilen sektoreari dedikatuko zaio eta horretan, Euskadin karga-gailu elektrikoak jartzeko proiektuaz eta ekoizpen-prozesuez hitz egingo den.

Azkenik, eta urteroko legez, proiektu-ideia berritzaile eta enpresa- eta ikerketa-proiektuen lehiaketetako sariak ere banatuko zaizkie irabazleei egun horretan. Argibide gehiagorako ikus alorreko mirositea edo deitu alorreko 943 179151 telefonora edo idatzi dl@udalermua.net.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan
Imagen
12.06.24
Talentua garatu eta zaindu beharreko potentziala da

Gure DNAn modu naturalean izan dezakegu, edo lanarekin, iraunkortasunarekin eta hazteko interesarekin eskura dezakegu
Imagen
10.06.24
Ermua TalecTIC jardunaldien III. edizioa hastear

Aste honetako asteazken eta ostegunean gauzatuko dira Izarra Centren