¡Zorionak Carmen!

26.04.10
Gizartea

Carmen Rodríguez Salazar bizilagun ermuarrak ehun urte beti ditu gaurko egunean. Egun berezi eta handia dela eta familia eta lagunekin ospatu izan du herrian adinekoentzat dugun Abeletxe erresidentzian. Eguna ospatzeko arrazoirik ez zaizkio falta ez, fisikoki oso guapa dago eta buru-argitasunak ere izugarri laguntzen dio, berarekin solasean arituta frogatu daitekeenez. Ospakizun horretan Bizkaiko Foru Aldundiak eta Udalak ere bat egin dute familiarekin, eta erakundeon ordezkari bana izanda opari batzuk eramaten. Aldunditik – jarduera instituzionalen sailetik- Mari Jose Saralegi eta udalbatzatik Carlos Totorika alkatea izan dira. Carmeni lore-sorta, estatua txiki bat eta pastak eraman dizkiote. Familiakoek, beren maitasunaz gain, tarta ere eman diote, horren gainean ehun borobila iragartzen zuten kandelak jarri dituztelarik.

Carmen Rodríguez Salazar gaurkoa bezalako egun batean jaio zen Bujalance herrian (Kordoban). Bertatik eta 1957. urtean Eibarrera etorri zen. Bost seme-alaben ama da eta hamabi iloba ditu eta baita bilobak ere. Familiako gehienak gaur goizean erresidentzian izan dira egun zoriontsu bat opa eta musu bat emateko, nahiz eta asteburuan etxean eta lasaia bapo ospatu izan duten.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude