Ez dazagun aitzakiarik bilatu!

27.04.10
Udal Liburutegia

Titulu hori aukeratu du udal liburutegiak haur literaturan dauden tabuak ezagutzera emateko argitaratu berri duen irakurketa gidan. Aipatu gida horren hitzaurrea eta baita bertara bildu diren lanen aukeraketa Txabi Arnal idazle ermuarrak egin du. Gida horrek duen xedea tresna baliagarria izatea da, helduok tabutzat jotzen ditugun hainbat gaiei buruz haurrekin nola tratatu behar ditugunerako.

Gidak hamabost orrialde ditu eta horietan arrazismoa, bakardadea, beldurra, bullying-a, minusbaliotasuna, gezurra, heriotza, nortasun sexuala, haur marjinazioa edo horienganako abusuak bezalako gaiak jorratzen dituzten liburu, ipuin eta irakurketak biltzen dira. Horiez guztiez gain, ekologia, adiskidetasuna, mugarik gabeko amodioa, adopzioa edo familia eredu berria.

Gida horren argitalpena erdibana ordaindu dute Eibarko eta Ermuko udalek. Horrez gain, zerbiztu biek elkarlanean jardunez Txabi Arnalek emango dituen hitzaldiak antolatu dituzte, horietan gida eta bertan proposatzen diren aukera eta baliabideak ezagutzera emango direlarik.

Txabi Arnal jaiotzez ermuarra da. Haurrei zuzendutako hainbat lan argitaratu ditu publiko horrentzat argitaratzen dituzten hainbat etxeekin, irakurleen harrera oso ona eta ospea lortu duelarik. EHUko irakaslea da eta Arabako campusean lan egiten du, irakasle-eskolan.

  • Argazkian bi neskatila gazte ditugu haur literaturan ditugun tabuei buruzko gida begiratzen, udal liburutegiko mahaian bertan

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat