Pertsona ekintzaileentzako tailerrak RPB teknika aztertuko du
Jardunaldien barne, arratsalderako egitarauak pertsona ekintzaileentzako tailerra proposatzen digu, zeinaren bidez RPB (Rapid Business Prototyping-Negozio azkarren prototipoa) delako teknika aztertuko den. Tailer hori herrian negozio berriak jartzeko xedez gauzatzen diren ekintzen testuinguruan eta Inntegra proiektuaren barne txertatzen dira. Tailer horretan erabiliko den metodologia Business Innovation Brokers (BIB) enpresak landutakoa da eta Estibaliz Hernández eta Josune Prietok aurkeztuko dute. Horiek biak, Mondragón Ikerketa eta Kudeaketako (MIKeko) teknikari ikertzaileak dira.
Metodologiak lau urrats ditu. Eta funtsean honetan datza: negozioaz dugun ideia aztertu, ebaluatu eta kolokan jartzea, balio gehiago erantsiz, negozio eredu egokiagoa lortze aldera. Horrela eginez gero, ereduak dio negozioa merkaturatzean arrakasta lortzeko aukera gehiago izango dituela. Tailer hau Inntegra programa europarraren diru-laguntza jaso du, zeina Interreg IV B Sudoe programren barne dagoen.
Tailer horren inguruko xehetasunak, ondorengoak dira:
- 16:30 – 18:00 Josune Prieto eta Estibaliz Hernández, Mondragón Ikerketa Kudeaketan enpresako teknikari ikertzaileak:
- Rapid business prototyping (RBP), zure aukerak hobetzeko teknika
- Interreg IV B Sudoek finantziatua
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat