Sormen tailerreko partaideek pozarren Picocriketeko saioarekin

28.04.10
Ekonomi Sustapena

10 urtetik 16 bitarteko sei gaztek parte hartu zuten atzo arratsaldean sormena lantzeko Picocriket tailerrean. Gazteek ederto baino hobeto pasa zuten. Saioan objektuak sortu eta horiei animazioak erantsi zizkieten. Saioa Toki Garapen Alorreko Nerea Izagirre lankideak dinamizatu zuen. Amaieran partaideek elastiko bat jaso zuten oroigarri gisa eta aurpegian irribarrea zutela etxeratuz.

Sortu, programatu eta jolastu leloa dakar jokoaren elementuak dakartzan kaxak. Jokoa Lego eraikuntza piezen kita da. Jokoa sormena lantzeko baliabidea da, 8 urtetik 16ra bitarteko haur eta gazteentzat pentsatutakoa eta EEBBetako Masachusets estatuko Media Lab Institutu Teknologikoak garatu duena. Lego osagaiz beterik datorren kaxa, motorrak, argi sentsoreak, soinuak, presioa, eta abar bezalakoak dakartzanak gazteek artea eta teknologia uztartuz objektuak sor ditzaten, horientzat eta ordenagailuari loturik agindu errazen bidez garatzeko. Jokoaren motor eta sentsoreak ordenagailuari konekta dakizkioke wifi bidez (kablerik gabe). Ordenadore horrek egiten du haurrek egindako kopin edo gailuak dantzan egin, argia eduki edo soinuak egin ditzatela.

Jarduera hau Interreg IV B-Sudoe programaren baitan dagoen Inntegra programaren bidez finantzatu da

Horiek horrela, pertsona batek eskulanetako katu bat egin dezake eta figura hori programatu edonork ukitzen duenean miau egin dezan. Edota, pastela egin dezake eta horren gainean jarritako kandelak itzaltzen direnean abesti bat entzun dadin. Picocriket jokoa diseinatuta dago argi, soinu, musika eta mugimendudun gailuak sortzeko.

Jarduera hau urtero antolatzen den Toki Garapen Astearen barne txertatzen da. Antolatzaileen esanetan beren helburua herriko haur eta gazteek jardueran parte hartu eta beren jostailuak sor zezatela zen. Jarduera hau Interreg IV B-Sudoeprogramaren baitan dagoen Inntegra programari dagokio. Inntegra programaren lidergoa Ermuak du eta horretan kide dira Frantzia eta Portugaleko hainbat herri. Inntegra proiektuaren bidez lortu nahi den helburuetako bat sormena sustatzea eta gazteen artean hezkuntza zientifiko eta teknikoa hedatzea dira, garapen sozioekonomiko osasuntsu eta lehiakorraren oinarri baita.

Programaren inguruan argibide gehiago nahi izanez gero, eragin azpiko informazio gehiagoko lasterbideari.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du