Euskararen gaineko iritzi eta aurreiritzien hausnarketak amaiera emango Berbetan jardunaldiei

28.04.10
Euskara

Euskararen inguruko Berbetan jardunaldien XI. edizioari amaiera emango zaio gaur arratsaldean. Gaurkoa AIZE-AEK-ko teknikari Mikel Urdangarinen txanda izango da. Euskara teknikariak “Bost gezur borobil hizkuntzei” buruz izeneko hitzaldia eskainiko du.

Urdangarinek bis aio jarraian egingo ditu, lehena arratsaldeko 17:00etan gaztelaniaz eta bigarrena, bi ordu beranduago, 19:00etan euskaraz. Hitzaldietara sartzea libre eta doakoa da. Hitzaldi honetan Euskara, gaztelania eta beste hizkuntza batzuei buruz sekula kontatu nahi ez direnak azalduko ditu. Gizartean errotutako hainbat ideiei buruzko hausnarketa atsegin eta kritikoa.

Berbetan jardunaldien antolatzeile dira Euskal Birusa Kultur Elkartea, Eskolabarri ikastetxea, Anaitasuna ikastola, Kaltxango AEK eta Udal euskaltegia.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin