Obrako makineria eta eraikuntza sektoreko joerak hizpide gaurko jardunaldietan

29.04.10
Ekonomi Sustapena

Toki Garapen asteak aurrera jarraituko du gaur, egitarauaren erdia baino gehiago bete ete gero. Gaur goizeko saioak eraikuntza sektorearen egoera-joerak eta garapen-gakoak aztertuko ditu. Gaurkoan ere mahai bi izando dira, adierazitako gaiak jorratzen. Lehenengo mallaren gaia prebentzioa eta obra publikoko makinekin segurtasuna ardatz izanik. Mahai honetan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari, Pilar Collantes egongo da.

Egitaraua ondokoa da:

  • 9:30 – 10:00 Pilar Collantes, OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendaria
  • 10:00 – 10:30 Héctor Izaguirre, Makineria Eskolako koordinatzailea
    • Makineria Eskolaren aurkezpena: SSS proiektua (lan-arriskuen prebentzioa)
  • 10:30 – 11:30 Obra publikoko makinen operadore eta mantentzaileentzako prestakuntza-tresna berriak
    • Ana Martínez: MARTAN, bi plazako kabinadun makina. Goialdeko sarreran ikusgai
    • Sergio Gómez: Makinen berreraikuntza eta egokitzapena. Goialdeko sarreran ikusgai. Ermuko Udalaren Makineria Eskola
    • José Luis Área: PREVIFOR, makinen mantenimenduan laguntzeko informatika-programa
    • MACLAN-PREVIFOR-MARTAN, obra publikoko makinekin lan egiteko simulagailuen ezaugarriak
  • 11.30 – 11,45 - Eztabaida
  • 11,45 - 12,00 : Atsedena-Kafea

Atseden eta kafearen ondoren jardunaldiak aurrera egingo du. Bigarren mahaiak aldiz, eraikuntza-material berriak, iraunkortasuna eta ingurumen arloko teknologiak izango ditu ardatz. Hizlarien artean, etxebizitza, berrikuntza eta kontroleko zuzendari Ignacio de la Puerta izango da eta baita Labein-Tecnalía enpresako eraikuntza zuzendari, Javier Urreta. Egitaraua ondokoa da:

  • 12:00 - 12:30 Javier Urreta, Labein-Tecnaliako Eraikuntza Unitateko zuzendaria.
    • Eraikuntzarako materialetan Joerak
  • 12:30-13:00 Iganacio de la Puerta Rueda, Eusko Jaurlaritako Etxebizitza, berrikuntza eta kontroleko zuzendaria
    • Iraunkortasuna sektorean eta ingurumeneko teknologia berriak
  • 13:00-13:30 Eztabaida
  • Moderatzaile mahai bietan: David Henares Fuentes, Alorra Teknikoako Zuzendaria

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat