Enpleguko politika aktiboak krisialdi garaietan

29.04.10
Ekonomi Sustapena

Toki Garapen jardunaldien baitan arratsalderako tailer interesgarri bat iragarrita dago, non hizpide izango diren krisialdi garaietan jarraitzen diren enpleguko politika aktiboak. Horretan egun gure ekonomiak bizi duen geldialdi eta atzerakadaren egoeraz eta joeraz hitz egingo da. Gaia sektore- eta lurralde-ikuspegitik abiaturik egungo enplegu-politika aktiboak eta egoera horretan etorkizuna non izan daitekeen aztertuko da. Tailerra Lobiano Kultur Gunean egingo da, jardunaldien egoitza berean. Arratsaldeko lau eta erdietan hasiko da.

Tailer hau gizarte-eragileentzat, eta herri-administrazioko eta garapen-agentzietako langileentzat pentsatuta dago. Tailer honetako hizlaria Utopia Fundazioko presidentea, Francesc Castellana Argall, izando da. Bere hitzaldiaren ondoren, eztabaida eta galdera-eskariei leku egingo zaie. Horretan bertaratutakoek galderak egiteko, proposamenak luzatzeko edo iritziak elkart trukatzeko aukera izando dute. Hitzen txandak eta denborak arautuz, moderatzaile lana Toki Garapen Alorreko Zuzendari Rosalia Herrera lankideak egingo du.

Egitarauaren xehetasunak ondokoak dira:

  • 16:30 – 17:30 Krisia eta enpleguko politika aktiboak
    • Francesc Castellana Argall, Utopia Fundazioaren Presidentea
  • 17:30 – 18:30 Eztabaia
    • Moderatzaile: Rosalía Herrera, Toki Garapeneko Alorraren zuzendaria

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat