Automobilgintzaren joerak eta bere etorkizuna mintzagai izango TGAko azken egunean

30.04.10
Ekonomi Sustapena

Toki Garapen Astea gaur amaituko da, bost egun biziren ondoren. Azken hiruetan arnasarik hartzeko ere larri ibili gara, jardunaldiek goiz eta arratsaldeko saioak izan baitituzte. Amaiera emateko beste bi mugarri garrantzitsu programatu ditu alor antolatzaileak: automobilgintzaren analisia eta etorkizuneko joerak. Gogoratu behar Ermuan automobilgintzaren inguruan eta horren osagaiak egiten dituzten enpresak industriaren hezur-mamia dela. Bigarrena, mugarria Juan Torres lehiaketako sarien banaketa izango da.

Jardunaldiari jarri zaion titulua hau da: imajinatu dezagun automozio-industriaren etorkizuna. Jardunaldian sektorearen egoera, egungo joerak eta etorkizunekoak, horren baitan automobil elektrikoa hizpide izango delarik, osagaiak egiteko azkeneko materialekin batera.

Egitarau zehatza ondokoa da:

  • 9:30 – 10:00 Julian Hernando , ACICAE Lehendakaria Atomobilgintzaren sektoreak erronka teknologiko berrien aurrean jartzen da
  • 10,00 – 10,30h -Xabier Garnendia, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Industri Garapeneko sailburuordea:
    • Euskadi: Apustu tinkoa auto elektrikoaren alde
  • 10:30 – 11:00 Aitor Arzuaga- ZIV Aplicaciones y Tecnología SL
    • Gailuak ibilgaiuak elektrikoak kargatzeko
  • 11:00– 11:30 Eztabaia
    • Moderatzaile: Rosalía Herrera, Toki Gapapenarako-Alorra zuzendaria
  • 11:45-12:00: Atsedena-kafea

Atsedenaren ondoren jardunaldiak aurrera egingo du. Ordu horretan etorkizunari begiraldi bat egin ahal izango diogu. Material berrien joeren inguruko azalpenak ematen Robotiker eta Tekniker egongo dira. Jardunaldien erremate gisa, herriko Carlos Totorika alkateak egun Izarraren alboan eraikitzen eraikinarentzat landu den proiektua aurkeztuko du. Eraikin horretan punta-puntako teknologi enpresak kokatzea eta enpresa-hazitegia ezartzea aurreikusita dago. Horri, ezagutzaren eraikina deituko zaio.

Egitarau zehatza ondokoa da:

  • 11:45 – 12:15 Jesús María López, Robotiker enpresakoa:
    • Automoziorako fabrikazioaren eremuan diren joerak
  • 12:15 – 12:45 Tekniker-IK4:
    • Automoziorako materialen eremuan diren joerak, Foremost Europa mailako proiektua
  • 12:45 – 13:15 Carlos Totorika, Ermuko alkatea
    • Ezagutza-eraikinaren aurkezpena
  • 13:15 – 13:45 Eztabaida
    • Moderatzaile: Jordi Lorenzo, Ermuko udaleko teknikaria

 

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren