XVIII bat iristen da. liburu azokaren edizioa, jardueraz betea

03.05.10
Euskara

Euskal Liburu eta disko azokak bere egitaraua itxi du eta maiatzaren bigarren astean merkatuan dauden euskarazko azken nobedadeak kaleratu eta ikusgai jarriko ditu Ermuko plazan. Azoka ostegunetik igandera bitartean zabalik egongo da goiz eta arratsaldez. Ostegun eta ostiralean 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:30era. Asteburuan, berriz, goizeko ordutegia mantendu eta arratsaldeko 17:00etan zabaldu eta 21:00etan itxiko da. Edizio berri honetarako Udalak, literatura gaia harturik, denon gustuko eta adin guztietako ekintzak prestatu ditu, nagusientzako zein adin txikientzako.

Egitaraua ondoko eran gauzatuko da:

  • Maiatzak 11, asteartea:
    • 19:30ean Lobiano kulturgunean, Sutagar taldeko Aitor Gorosabel Musikarekin solasean.
  • Maiatzak 12, asteazkena:
    • 19:30ean Lobiano kulturgunean, Juan Martin Elexpururen ahotik Iruña-Veleian agertutako III eta VI mende arteko euskal idaztunen inguruan jardungo du. Iruña-Veleia gezurra ala egia?
  • Maiatzak 13, osteguna
    • Osteguna, azoka ireki eta hainbat ikastetxeren bisita izango da. 13:30ean, Udaletxean Ezekiel Etxebarria saria banatuko da.
  • Maiatzak 14, ostirala:
    • Goizez ikastetxeen bisitak izango dira eta arratsaldeko
    • 18:30ean umeentzako Atximurka izeneko ikuskizuna, ipuinak eta betiko kantak nahastuko dituena.
    • 22:15ean Yolanda Arrieta eta Juantxo Zeberiok prestatutako Off-ON emanaldi musikatua Lobiano kulturgunean, doan.
  • Maiatzak 15, Larunbata,
    • 12:30ean plazan umeentzako tailerrak
    • 18:30etan umeentzako antzerkia. Argotu konpainiaren eskutik ''De bote en bote''.
  • Maiatzak 16, igandea:
    • 19:30ean, bertso ekitaldia, Julio Soto, Sustrai Colina eta Amaia Agirren taularatuko dira, Asier Ibaibarriga gai jartzaile.
  • Udal Euskara Zerbitzuak azoka iragartzeko prestatu eta argitaratu duen kartela

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik