Duatloi proba jokatuko da Ermuan larunbatean

04.05.10
Kirolak

Ermuko Triatloi taldea duatloi proba antolatu du datorren astebururako. Proba hori konbinatua izango da eta larunbata arratsaldean jokatuko. Proba hori Bizkaiko Sprint txapelketaren barne txertatzen da. Probak oinez eta bizikletaz gaineko lasterketak uztartuko ditu. Kirolariek oinez eta bi zatitan guztira 5,3 kilometro bete beharko dituzte, aldiz, bizikleta gainean 23 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Probari hasiera emango zaio arratsaldeko lauretan. Irteera eta muga San Pelaio auzoko parkean jarrita izango dira. Duatloi honetan federaturik dauden kirolariek soilik parte hartu ahal izango dute, izen-emateak Euskadiko Triatloi Federazioaren webgunearen bidez egin behar dira eta bankuko ordain-txartela erabilita, ez baita beste ordainketa modurik onartuko. Izen-emateak 25 euro balio du eta gehienez ere 240 kirolari onartuko dira.

Probari buruzko edozein motatako informazio edo argibiderik behar izanez gero, interesatuek 629860687 telefonora deitu dezakete izen-ematea zabalik dagoen egunetan eta 18:30etatik 20:00etara bitartean.

Materialaren kontrola 14:00etan hasiko da, boxeek ateak 14:45etan zabalduko dituztelarik. Derrigorrezkoa da iraungi gabeko lizentzia edo lizentzia gainean eraman ezean, ENA-a aurkeztea boxeetara sartzeko. Proba amaitzean, eta materialaren erretiratzea egokia ziurtatzeko, probako dortsala aurkeztea derrigorrezkoa izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira