“Cuba, irla solidarioa” tituluko erakusketa liburutegian
Kuba herriak egin dituen kanpaina solidarioen berri ematen duten sei panel eta testigantza grafikoak biltzen dituen erakusketa jarri da Udal liburutegiaren sarreran, zeina datorren maiatzaren 15era arte mantenduko den. Kubako gizarte politikaren ezaugarrietako bat solidaritatea da. Gabezia material gogorrak izan dituzten denboretan ere, katastrofe edo hondamendi naturalak nahiz oinarrizko zerbitzuetan gabeziak izan dituzten herriekiko bere solidaritatea zabaltzen jakin izan du beti Kubako gizarteak. Kubatarrak internazionalismoaren eta solidaritatearen oinarriak jasotzen dituzte eskolan eta hezkuntzaren bidez eta nazioartean solidaritateko ekintzak mantendu dituzte, 90. hamarkadan jasan zuten krisialdiaz gain.
1960eko maiatzaren 21ean Txilek lurrikara indartsu bat izan zuen, kalte handiak izanik. Laguntzak berehala hasi zire eta Kubak bere laguntza medikoa bidali zuen, Brigada bat bidaliz. Berrogei urtez Kubak 36 Brigada Mediko Emergenteetan parte hartu izan du lurrikarak, urakanak, uholdeak, epidemiak edo sumendiak izan dituzten hogei herrialdeetan.
Kubak dituen bestelako programa ezagunak ondokoak dira: Osasuneko programa integrala, Mirari Operazio Programa, ‘Nik, ahal dut’ alfabetizazio eta beken programa. Erakusketa Euskadi-Kuba elkarteak antolatu du. Erakusketaren osagarri foiletoak emango eta bisita gidatuak egingo maiatzaren 13an. Hiri bisita gidatu egingo dira, arratsaldeko bostetan, seietan eta zazpietan.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
