Udalbatzak hasierako izaeraz onartu du animaliak edukitzea eta horien babesa arautzen duen Ordenantza
Udalbatzak aho-batez onartu berri du animaliak edukitzea eta horien babesa arautzen duen udal Ordenantza, Osoko Bilkuran zeuden zinegotzi guztien aldeko botoekin. Udalbatzak hasierako izaeraz onartu du aipatu ordenantza eta orain jendaurreko informazio publikoko epea hilabetez hasiko da erabaki horren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita. Hilabeteko epe horretan interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, alegazio eta iradokizunak aurkeztu ahal i zango dituzte. Horrelakorik aurkezten badira, udalbatzak horren gainean ebatziko du eta Ordenantza behin-betikoa izatera pasako da. Dena den, ordenantza hemendik hiru hilabetera edo uda ostera arte indarrean ez izatea aurreikusita dago, izapide administratibo osoa agortu bitartean.
Udalak Ordenantza hori prestatu du Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko 6/1993 Legea, urriaren 29koa, Animaliak babestekoak udalaren esku uzten dituzten eskumenei jarraiki. Horrez gain, adierazi behar da, Ordenantzak zenbait zerbitzu gauzatzeko jasotzen dituen baimen edo baldintzak ezarri direla osasun publikoa, ingurumena hiri-ingurunea eta animaliaren osasuna babesteko xedez, zerbitzu jarduerei eta horiek gauzatzeari buruz azaroaren 23koa 17/2009 Legearen, 3,11 artikuluan xedatutakoari jarraiki. Ordenantza prestatzerakoan aintzat hartu eta kontutan izan dira web gune korporatibo honen bidez edo idatziz herritar askok bidali dizkiguten idatzi eta iradokizunak.
Ordenantzaren helburua animalien eta pertsonen arteko bizitza harmonizatzea da
Ordenantzak bost titulu ditu eta horiek beste 65 artikuluren bidez garatzen dira. Horietan edozelako animaliak –konpainiakoak edo ez- edukitzearen inguruko aspektuak, animalien eta pertsonen arteko bizitza harmonizatuz eta osasun, ingurumen eta segurtasunerako izan daitezkeen arriskuak gutxituz. Horrez gain, animaliak jaso beharrezko gutxieneko atentzioak ere lantzen ditu, tratuan, higienean, elikaduran, babesean, garraioan, identifikazioan edo gizakiekiko elkarbizitzaren alorretan. Ordenantza izapidetzeaz Hirigintza diziplinako atala arduratuko da eta hori betetzeko arduraz Udaltzaingoaren laguntza izango du.
Ordenantza horretan ere ezartzen dira animaliak aldi baterako mantentzen dituzten establezimenduek, kontsultategiak, albaitarien klinika eta ospitaleak edo animaliak saltzen dituzten lokalak bete behar dituzten arauak. Azkenik, Ordenantzan hori ez betetzeagatiko zigor eta isunak ezarri eta jarraitu beharreko prozedura exekutibo zigortzailea ere lantzen dira. Ordenantzatik kanpo geratzen dira hainbat jarduera eta ekitaldi, non animaliak parte hartu arren horiek araudi propio eta espezifikoa dutenak, esaterako, ehiza, arrantza, zezenketak, eta abar.
Lotutako albisteak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko