udalekuetarako izen-ematea astelehenean hasiko du Euskarak, egitarau banatu ondoren
Eskolak amaitu eta aisialdirako tartea hasteaz batera, Udalekuak hasiko dira. Aurten ekainaren 28tik uztailaren 9ra bitartean izango dira. Izena ematea maiatzaren 10ean zabalduko da eta 21ean itxiko da. Izen-emateak udal euskara zerbitzuan egin beharko dira, Udaletxearen behe solairuan duen egoitzan. Euskara Zerbitzuak aurtengio egitaraua herriko ikastetxeetara bidali du aste honetan, ikasleen artean banatzeko. Egitarau proposamen hori ‘Antxitxiketan’ begirale taldeak prestatu du, urteroko legez. Betiko moduan, Lehen Hezkuntzako 1ngo kurtsotik DBHko 4 maila bitarteko ume eta gazteek eman ahalko dute izena eta bi astetan zehar hainbat jolas, tailer eta txango burutuko dituzte.
Aurten badira nobedadeak gainera, batetik taldeen osaketari dagokionez, Gabonetan izandako esperientzia positibo oinarri eta begiraleen aholkuei jarraituz, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako umeak ertainen taldera pasatuko dira eta Lekunberrira hiru egunetan joateko aukera ere izango dute. Bigarren aldaketa aipagarria, nagusien taldeari dagokio, Frias aldera astebetez joateko usadioari amaiera eman zaio eta egokiago ikusi da nagusientzako udalekuak bi astekoak bihurtzea, tailerrak, egun bateko ekintzak eta etxetik kanpoko egonaldiak tarteratzea. Honek, antolatzaileen iritziz, egiten diren jardueren kalitatea jaitsi barik, egitarau erakargarriagoa eta osatuagoa eragin du, hain gustuko dituzten piraguismoa zein surf ikastaroa egingo baituzte.
Informazio gehiago:
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko