Hiruhilabeteko honetako Nahita aldizkaria argitaratu da

06.05.10
Berdintasuna

Nahita; aldizkariaren apirileko alea argitaratu da. Bere hiruhileko aldizkatasunari eutsiz, azken alea aste honetan bertan banatzen hasi da. Aukera Berdintasunerako udal sailak aurten argitaratzen duen bigarren aldizkaria moldiztegitik atera berri da. Alea paper %100 birziklatuan argitaratuta dago. Kloro edo zuritzaile optikorik gabea. Aldizkari horrek emakumearen balioa eta ahalmenak lantzen dituzten gaiak jorratzen ditu. Azalak gai nagusi bakarra dakar azpimarraturik: erreportaje nagusia, ekofeminismoari dedikaturikoa. Bigarren orrialdean Jabekuntza Eskolaren hileko egitarauaren zehetasunak jasotzen dira. Segidan editoriala dator, non azken martxoaren 8ko jarduerez eta Emakumeen Mundu Martxa Ermutik pasa izatearen gaineko gogoeta egiten den.

Ezagutzen al duzu? atalean, Etxeko Langileen Bizkaiko Elkatearen eginkizunen berri jasotzen da. Jarraian, Emakumearen Mundu Martxa Ermutik pasa izanaren eta bertan egin zuen geldialdiari buruz hitz egiten da. Erreportaje nagusia, ekofeminismoari dedikatuta dago. Ale honek argazki-inkestaren atela mantentzen du, oraingo honetan etxeko andreen lanaren iritziei buruz zenbait perntsonen testigantzak jasoz. Horren atzean, denbora-pasen atala dator, txapa tailerrean landutako esaldiak elkartzeko planteatuz. Kontrazalak hainbat albiste interesgarriren berri dakarkigu.

Aldizkaria udal bulegoetan eta herriko beste hainbat zerbitzutan banatuko da, osasun zentroan kasurako. Horrez gain, nahi duten interesdunek Emakumearen Topagunean bertan harpidetu daitezke, hurrengo aleak etxeko postontzian jaso ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan
Imagen
07.10.25
Gobernu onari eta berdintasunezko gobernantza-ereduari buruzko prestakuntza

Udalbatzak prestakuntza jasoko du urriko hilabete honetan