Goizez xakea eta, arratsaldez, ipuin kontalaria

07.05.10
Udal Liburutegia

Hileko lehen larunbata guztietan egin legez, udal liburutegiak jarduera bikoitza jasango du biharko egunean. Goizean xakearen inguruan antolatutakoa eta, arratsaldean, haurrentzako ipuin kontaketa.

Goizekoan, xake zaleek bertan bildu eta jokoaren inguruko arauak, hasiera moduak, zalantzak, estrategiak eta mahai-joko honen inguruko askoz gauza gehiago argitu eta landu ahal izango dute. Guzti horretan laguntzeko eta aholkatzeko Ermuarrak Xake Taldeko kideak izango dira.

Xake jarduera 13:00etatik ordu 2etara bitartean egingo, haurrentzako aretoan

Xake zaleei edo ikasi nahi dutenei horretan jarduteko espazio berria eskaini nahi zaie. Proposamen irekia da adin guztietakoentzat, haur, gazte nahiz helduek parte hartu dezaketelarik. Batzuk jokoan aritzearekin nahiko izango dute eta beste hainbatek begiraleen aholkuak nahiago izango dituzte. Antolatzaileen eskariz, jarduera ohi baino ordu erdi beranduago hasiko da.

Bazen behin basoan…

Arratsaldean, bost eta erdietatik aurrera, hileko lehen asteburu honetan ‘Kontu kontari’ izeko ekimena egingo du. Arratsaldeko saio honi, “Bazen behin basoan…” tituluak jarri diogu. Ipuinaren bidez hizkien munduan murgilduko gara horiekin jolasean aritzeko. Istorioak abereak otsoengandik babesteko xedeaz baserri batera doan txakurkume baldar bat aurkeztuko digu. Ipuinaren osagarri antzerkitxo bat egingo da, ulergarritasunaren mesede.

Saioa Fernando Perez de Laborda ipuin kontalariak egingo du. Emanaldia udal liburutegiko haurrentzako aretoan egingo da. Saioa aproposa da 4 urtetik 10era bitarteko umetxoentzat. Iraupena ordu bete ingurukoa izango dela aurreikusi da. Antolatzaileek parte hartzaileei puntualtasuna eta isiltasuna eskatzen diete, enbarazurik ez sortzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte