Tribiala: berdintasuna lantzera eta emakumeei historikoki zor zaion aitortza egitera datorren joko didaktikoa
Kultur adierazpen nagusiak gure gizartean erabat androzentrikoak dira. Gizona ardatz gisa hartzen da kirol, literatur, arte, politika eta gainerako ezagutza erreferentzietan. Mahai-jokoen kasuan, joera hori bere horretan mantentzen da eta androzentrismoaren joera islatzen dute, gizonak gizartearen motortzat jotzen dituen sistema betikotuz.
Historian zehar emakumeen lorpenak agerian jarriko dituen joko didaktikoa prestatzeko proposamenak gizon nahiz emakumeek egindako ekarpenen garrantzia kontutan hartuko duen mundu-ikuspena sustatu nahi du; aldi berean, desberdintasuna sistema ez justu, justifika ezin eta kaltegarria dela azpimarratuz. Bi arrazoi horiek oinarri hartu dituzte Arrasate, Basauri, Ermua, Ondarroa eta Zierbenako udaletako eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen Berdintasun sailek, Tribial jokoaren bertsio feminista prestatzeko. Hori bai tribial jokoaren bertsio berria; ikuspuntu zabalagoaz, berdintasuna eta eleaniztasuna landuaz eta tokian-tokiko testigantzaz- horniturikoa.
Aukera Berdintasun sailak tribial jokoaren ale bat zozketatuko du
Egun batzuk besterik pasa ez badira ere, jokoak interes asko piztu du. Ermuak argitaratutakoetatik 250 ale hartu ditu, horiek ikastetxeetan, emakumeen jabekuntza ikastegietan, kultur etxeetan, liburutegietan, gazte taldeetan, elkarteetan eta sustatzaile izan diren herrietako herritarren artean.
Horrez gain, Aukera Berdintasunerako udal alorrak lehiaketa deitu du, mahai-joko berriaren ale bat zozketatzeko aitzakiaz. Hori horrela, jokoak dakarren ondorengo galderari erantzutea proposatzen digute: nongoa da emakumeen berezko hizkera den "NUSHU"a? Lehiaketan parte hartu eta erantzun zuzena ematen duten guztien artean tribial jokoaren ale bat zozketatuko da. Parte hartu nahi eta erantzuna eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte; batetik alorreko casadelamujer@udalermua.net. helbidera idaztea edo, Izelaietako egoitzan bertan jarri duten ontzian idatzizkoa entregatzea. Lehiaketa datorren ostegunera artean zabalik egonen da, maiatzaren 13ko ordu 1ak bitartean, hain zuzen ere. Tribial elebiduna ostiralean zozketatuko da erantzun zuzena buidaltzen duten guztien artean. Irabazleari telefonoz deituko diote Aukera Berdintasunaren alorretik bertatik emaitzaren berri emateko eta, hori hemen bester ere jaso eta iragarriko dugu.
Zergatik egokitu tribial feminista?
Triviala herri kulturari dedikaturiko joko ezagunenetakoa dugu mendebaldean. Mahai joko oso ezagun eta zabaldua da, taula duena eta jokalariek koloretan banaturiko sei alor ezberdinetako galderei erantzun behar dietena.
Jokoaren galderarik gehienak historikoki esanguratsuak izan diren gertakizunen protagonistei buruzkoak dira; hots arte edo literatura obrak egin edo idatzi, edo kirolean ekintza gogoangarriren bat egin dituztenei buruzkoak. Alor horietako galderarik gehienak eta batez ere kiroleta, gizonezkoen erreferentziak dira. Idazle, zine zuzendari, pintore, soldadu, jeneral, abenturazale, politiko eta kirolariek protagonista izanik. Bakarrik ikuskizunen alorrean aurkitzen dugu emakumeek presentzia eta, esan behar alorraren kolorea arrosa dela, zergatik ote?
Trivial horretan partida jokatzeak, gizateriaren aurrerapenetik ibilbidea egiteko parada ematen duela suposatzen du, nahiz eta emakumeek zine izar gisa izan paper garrantzitsua. Ikusmolde hori ez dator bat errealitatearekin, baina koherentzia mantentzen du kultura alorrean tradizioz nagusi izan den korrontearekin. Horren guztiaren aurrean, helburua tribial jokoaren bertsio ezberdina prestatzea izan da, alor ezberdinetan emakumeen benetako eragina agerian jarriko duena.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan