Musikaz ari, Aitor Gosarabelekin

10.05.10
Euskara

Aste honetan XVIII. Euskal Liburu azoka izango dugu gurekin, bihartik hasita igande bitartean azken nobedadeak ikusteko aukera izateaz gain, hainbat ekitaldi burutuko dira. Horietan lehena bihar Lobiano kulturgunean izango da: Aitor Gorosabel musikari eibartarra gurekin egongo da, musika arloan izan ditzakegun galderak edo zalantzak argitzeko asmoz. 19:30etan izango den hitzordu honetan Musikako eskolako gitarra irakaslea izango dugu moderatzaile eta ikasle zein bertaratzen diren guztiek zuzen-zuzenean egin ahalko dizkiote galderak ‘Su ta Gar’ taldeko ahots eta gitarra-joleari.

Aitor Gorosabel lauzpabost urterekin hasi zen pianoa jotzen bere anaia-arrebekin batera eta OHO-ko lehenengo hiru urtetan solfeo eta piano ikasketak egin zituen. 12 urterekin gitarra klasikoa hartu eta punk abestiak izango ziren lehengo kantuak jotzen hasi zen. Baina 16 urterekin Heavy Metala ezagutu eta honekin batera gitarra elektrikoarekin hasiko zen autodidakta gisa. 1987an, hiru lagunekin batera,Su Ta Gar taldea osatu zuten. Gaur egun ere talde berean darrai, 20 urte baino gehiagoko ibilbide emankorra!

  • Argazkian Aitor Gorosabel musikariaren solasean aritzeko ekitaldia iragartzen duen kartela

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin