Zer dakizu esku telefonoen eta antenen funtzionamenduaz?
Hori, guztiok erantzun beharko genukeen galdera, gaiaren inguruko iritzi bat izan aurretik. Erantzuna ezer gutxi, zerbait edo entzun dudana den pertsonen kasuan, eman diezaiokeen gomendiorik onena informazio objektibo eta benetakoa jasotzea da. Eta hori egiteko eta izan ditzakegun zalantzak argitzeko aukera paregabea izango dugu ermuarrok aste honetan bertan. Izan ere, ostegunean –maiatzaren 13an- udalak antolatu eta deitu duen jardunaldi informatibo irekia egingo baita gure herrian. Hitzaldiari jarri zaion titulua ondokoa da: “Telefonia mugikorraren antenak: aspektu tekniko, juridiko eta sanitarioak”. Hitzaldi horretan FEMP erakundearen Aholkularitza Tekniko eta Informazio Zerbitzuko (SATIko) adituen azalpenak entzuteko eta horien gainean galdetzeko aukera izango dugu. Teknikari aditu horiek antenen eta esku telefonoaren inguruko aspektu orokorrak, horien funtzionamendua eta beren uhinak gizakiongan izan ditzaketen eraginei, araudiari buruzko azalpenak emango dituzte.
Elementu horiek neutroak izan edo pertsonen osasunean kalterik egiten ote diguten inguruko aspektuak jorratuz, ikuspuntu tekniko, juridiko eta sanitariotik. Aurkezpenen ondoren, solasaldia irekiko da eta bertaratutakoek galderak egin ahal izango dituzte. Hori guztia, datorren ostegunean –maiatzaren 13an- izango da, arratsaldeko seietatik aurrera. Gaiaz interesik baduzu, zalantzarik izan, Abiapuntu bulegoko telefonora dei edo bertako e-postara idatzi eta izena eman aukera pasatzen utzi gabe. Argitu itzazu zure zalantza guztiak.
Irrati-komunikaziorako gaiek eta, horien barne, esku telefonoaren antenek eta horiek erabiltzen dituzten eremu elektromagnetikoek hika-mika eta eztabaida sortarazi dute gure gizartean. Jarrera ezberdinak ditugula frogatzeko, kalera irtetea besterik ez dago, eta horien erabilerarekiko kontraesana nabaria da. Gure gizarte moderno eta teknologikoki aurreratuaren ezaugarrietako bat kontraesan da. Batetik, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukera eta aurrerapenari (etxean mikrouhin aparailurik, esku telefonorik, WIFIrik, kablerik gabeko konektibitaterik –wireless-, eta abarrik) ez diogu uko egiterik nahi eta, bestetik, horiek guztiok erabili eta funtzionatzeko behar diren azpiegiturak kezka sortarazten dute guregan, oso epe motzean –hamarkada batean- asko ugaritu baitira edonon. Askotan, kezka baino gehiago ere badugu, eta ezagutzen ez dugunaren beldur gara. Teknikoki ezagutu eta konplexua denez menderatzen ez ote dugunaren beldur, akaso? Hortxe dago koska! Baina esan behar, horrelakoak erabiltzeagatiko ondorioak ez ditugula ezagutzen, urte gutxi baitira darabiltzagula eta oraindik ez da belaunaldirik izan, epe luzeko azterketa edo ikerketa egin ahal izateko. Esan bezala, egun dakigunaren berri jakiteko aukera ezin hobea ostegunean, Lobianon.
Programa
- Programa:
- 18.00etan Jardunaldia zabalduko da. Hitz egingo dute
- Carlos Totorika, Ermuko alkateak
- Joanna Arranz, FEMP erakundearen SATI taldeko arduradunak
- 18.15etan Telefonia mugikorraren dimentsio teknikoa: zer dira sarea eta antena; nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten
- Noelia Miranda, FEMP erakundearen SATI taldeko aholkulari teknikoa
- 18.40etan FEMP erakundeak landu duen ordenantzaren gauzarik esanguratsuenak eta ordenantza aplikatzeko jarraibideak. Jurisprudentzia eta gaiaren eskuduntzak.
- Ana Arellano Martínez, FEMP erakundearen SATI taldeko aholkulari juridikoa
- 19:10etan Irrati komunikazioko azpiegituren berme sanitarioak.
- Francisco Vargas, FEMP erakundearen SATI taldeko aholkulari biomedikoa.
- 19.30etan Solasaldia
- 20:00etan Amaiera
- Carlos Totorika, Ermuko alkateak
- Joanna Arranz, FEMP erakundearen SATI taldeko arduradunak
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua