Estatuko neska kadeteen eskubaloi txapelketarako sailkapena Ermuan jokatuko asteburuan

12.05.10
Kirolak

Estatuko neska kadeteen eskubaloi txapelketarako sailkapena –iparraldekoa edo ‘c’ sektorea deritzana Ermuan jokatuko datorren asteburuan. Federazioak gure herria eta udal kiroldegia aukeratu ditu sailkapen fase horren egoitza. Partidak ostiraletik igandera bitartean jokatuko dira, bina partida izango dira eguneko. Talde bakoitzaren ordu eta lehiakideen berri zehatza izateko, ikus kartela. Sailkapen fasean parte hartuko duten taldeak ondorengoak dira: Anagan Agreda (Errioxako txapelduna), Sagardia Marina Park (Kantabriako txapelduna ), Baztango KT (Nafarroako txapelduna) eta, noski, Ermuko Errotabarri (Euskadiko txapelketako 3. sailkatutakoa). Ermuarrek sailkapena apirileko hirugarren astean lortu zuten, herrian bertan jokatutako ligaxkan hirugarren sailkatu ondoren. Errotabarrikoak ligaxka hori udal kiroldegian jokatu zituzten partida haiek eta, etxean beraien jendaurrean jokatzeak mesede baino kalte egin zien, urduritasunak eta presioak ez baitzien dakiten bezain ondo jokatzen utzi. Asteburu honetan, aukera berri bat izango dute eta esperientzia hura kontutan izanik, kirolekoa ez den gainerako zirkunstantzia guztiez ahaztu, presioa soinetik astindu eta beren jokoa erakusteko parada berri izanen dute. Ermuarron babes osoa izango dute, zalantzarik ez!

Errotabarri Eskubaloi Taldea osatzen duten guztiek ilusio handiz bizitzen ari dira sailkapen fase hori jokatu aurreko egun eta asteak. Ilusioa eta ardura handia uztartzen ari dira, estatuko txapelketara iritsi ahal izateko txartela eskuratu izana poztasunaz gain, fasea antolatzea egokitu baitzaie eta hori erantzukizun handia da. Kirolari, entrenatzaile, zuzendari eta familientzat nazionalera joan ahal izateko jokatzea saria da, denboraldi osoan zehar egindako lan onaren saria, hain zuzen. Esan bezala, estatuko txapelketarako fase hau Ermuan jokatzeak harro sentiarazten dien erronka dela esan digute. Eskubaloiaren jaia Ermuan izan dadila nahi dute Errotabarrikoek, herria kirolaren erreferentetzat hartu dadin. Errotabarri taldeak UKEren babes eta diru-laguntza jaso du, kirol erakundeak sailkapen fasearen gastu guztiak gain hartuko baititu.

Lurralde osoan 8 egoitza aukeratu ditu federazioak, beste horrenbeste sektoreren sailkapen partidak jokatzeko. Egoitza bakoitzean launa talde jokatuko dute; hori horrela, guztira nor baino nor ariko dira estatu osoan hogeita hamabi eskubaloi talde. Sektore bakoitzean talde bakarra sailkatu eta aurrera jarraituko du finalerako bidean. Finalak maiatzaren 23, 24, 25, 26 eta 27an jokatuko dira oraindik erabaki dagoen herri eta instalazioan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke